Finantziazio aukerak ekintzaileentza eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean

Heldu den azaroaren 13an (osteguna), gure elkarteak tailerra antolatu du Altsasun: «Finantzaketa-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean«. Jardunaldia Sakanako ekintzaileei eta enpresei bideratuta dago, eta helburua du enpresei informazioa ematea, hainbat bitarteko baliatuta finantzaketa lortzeko dituzten aukerei eta bankako tresna berriei buruzko. Aipatu bitartekoak «Crowdfunding-a«, «Business Angels» sareak eta arrisku-kapitaleko sozietateak dira, besteak beste.

Saioa Iortia kultura-etxean eginen da eta bi orduko iraupena edukiko du, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago jasotzeko eta izena emateko, Oskia Lazkozekin jar zaitezke harremanetan, sakana.admon@cederna.es helbidera posta-mezua bidalita, edo 948206697 telefono-zenbakira deituta.

Jaitsi:

‘Finantzaketa-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean’ izeneko jardunaldia Cederna Garalur Elkartea buru den ‘Merkatuari begira ekoizpena hobetzeko proiektua’ izenekoaren barnean txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Europar batasunak finantzatua ‘Nafarroako Mendialdea’ LGP 2007-2013, LEADERen 4. ardatzaren bidez.

 

Por | 2014-11-05T13:03:07+00:00 noviembre 5th, 2014|Albisteak|Comentarios desactivados en Finantziazio aukerak ekintzaileentza eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean