Ekintzailetza lantzeko tailerra Nafarroako Mendialdean.

Udaberri honetan, Cederna Garalur Elkarteak 11 jardunaldi antolatu ditu Nafarroako Mendialdeko ekintzaileei bideratuta, helburua izanik negozioaren kudeaketa hobetzea, eta ogasunarekiko izapideak egitea. Halaber, beste ekintzaileek, oro har eta eskulangintzaren sektorean zehazki, izan dituzten esperientziak ere partekatuko dira.

Tailerrak Arbizun, Zangozan, Lesakan, Elizondon, Leitzan, Ilunberrin eta Zubirin emanen dira, apirilaren 14tik ekainaren 16ra bitartean. Gure web-orritik prestakuntza-egutegia jaisten ahal duzue.

Ekimen horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa dute, ‘Navarra Emprende’ sarearen bitartez.

Jaitsi: Jardunaldien egutegia

Gehiago jakiteko: Oskia Lazkoz. Tel: 948 50 70 10. Posta Elektronika: sakana.admon@cederna.es

Por | 2015-04-23T11:33:44+00:00 abril 23rd, 2015|Albisteak|Comentarios desactivados en Ekintzailetza lantzeko tailerra Nafarroako Mendialdean.