Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan-Urdazubi-Zugarramurdin lan egiteko

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko, lan-utzialdi edo eszedentzia bat dela eta.

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa; Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen C1/EGA mailarekin; B1 gidabaimena eta kotxea; Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta asesoramendua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aurrera eraman eta eskualde mailako poriektuen diseinua eta ideia berrien kaptazioa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

Kurrikulumak info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko garapen agentea” izanen delarik. Abuztuaren 21ean eguerdiko 14:00etan amaitzen da aurkeztako azken eguna. Argibide gehiagorako: www.cederna.eu/eus web orria edo 948 20 66 97 telefono zenbakia.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Deialdian parte hartzeko eskabideak info@cederna.es helbidera bidaliko dira.
  • Mezuaren titulua “Baztan-Urdazubi-Zugarramurdirako garapen agentea” izanen da.
  • Izangaiek kurrikuluma eta eskatutako tituluen fotokopiak aurkeztuko dituzte, baita lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere.
  • Lan esperientzia egiaztatzeko bizi laboralaren fotokopia edota enpresa ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
  • EUSKARA: titulua edo baliokidea aurkezten ez duten hautagaiek maila zehazteko azterketa bidez kreditatu beharko dute, eta azterketa hori egitea korreo elektronikoan eskatuko dute.
  • Epea: 2015eko abuztuaren 21a.

Prozesuak hiru etapa aurreikusten ditu, eta honako balorazio-portzentaia:

  1. Curriculum Vitae: % 15
  2. Proba teknikoa: % 55
  3.  Elkarrizketa: % 30

1.- Curriculum Vitaearen balorazioa.

 Proba teknikoa eginen dute gutxieneko baldintzak gainditzen dituzten guztiek:

  • Unibertsitate diplomatu titulua edo baliokidea.
  • B1 mailako gida baimena.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Euskara ezagutza (C1/EGA). Ezagutza egiaztatzeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren baliokidea den Gaitasun Ziurtagiria edota titulua aurkeztu beharko da. Ere berean, berariazko proba bat egin ahalko da

Honetaz gain, baloratuko da:

  • Lanpostuarekin lotura duen prestakuntza.
  • Eskatzen den gutxieneko prestakuntzarekiko prestakuntza akademikoa.
  • Hizkuntzak.
  • Bulegotikako eta IKTBen inguruko ezagutzak.
  • Antzeko lanpostuetan duen esperientzia; lan-urteak.
  • Bestelako lanpostuetan duen esperientzia; lan-urteak.

2.- Proba teknikoak

 Kanporaketa-probak izanen dira. Abuztuaren 28an egingo dira.

Idatzizko proba bat eginen da, eta horretan lanpostuari buruzko hainbat galdera eginen dira. Zehazki, honako hauek izanen dira gaiak:

  • Cederna Garalur Elkartea
  • Nafarroako Mendialdea eta Zangoza eskualdea
  • Landa-garapenaren inguruko ezagutzak: politikak, programak
  • Eskualde-mailako plangintza
  • Toki-garapenerako eragile baten kontzeptuak eta eginkizunak

Hurrengo fasera pasako dira puntuen % 50, gutxienez, lortzen dutenak.

3.- Elkarrizketa

Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

  • Cederna Garalur Elkartearen zuzendari-gerentea
  • Cederna Garalurreko teknikari bat
  • Cederna Garalurreko garapen agente bat
  • Baztango udaleko ordezkari bat
  • Zugarramurdiko udaleko ordezkari bat

Elkarrizketan honako hauek baloratuko dira:

  • Lantaldeak koordinatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna
  • Erantzukizuna
  • Autonomia, erabaki-gaitasuna
  • Antolakuntzarako eta plangintzarako gaitasuna
  • Iniziatiba
  • Lanpostuagatiko motibazioa
  • Elkarrizketa selektiboa izanen da, eta ezinbestekoa izanen da hori gainditzea lanpostua eskuratzeko.

Aukeraketa-prozesuko azken puntuazioa egindako probetan erdietsitako puntuak batuta lortuko da. Ez dute lanposturako aukerarik izanen hautaprobak gainditzen ez dutenek; alegia, curriculum vitaea (gutxieneko prestakuntza), idatzizko proba (gainditu beharrekoa) eta elkarrizketa (gainditu beharrekoa).

Lekunberrin, 2015eko abuztuaren 10ean

Jaitsi: Aurkeztu Beharreko Dokumentazioa eta aukeraketa-prozesua

 

 

Por | 2015-09-01T06:47:49+00:00 agosto 10th, 2015|Albisteak, Beste Argitalpen Batzuk, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan-Urdazubi-Zugarramurdin lan egiteko