Plazaola Partzuergo Turistikoko kudeatzailearen ordezkatze lanpostu deialdia

Deialdi publiko honen helburua dugu Plazaola Partzuergo Turistikoko Kudeatzailearen ordezkapena betetzea, lehiaketa-oposizio bidez.

Ezinbesteko baldintzak:

Formakuntza Akademikoa

  • Unibertsitate Titulua: Gradua, Diplomatura edo baliokidea (Turismo, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan Lizentziatura, Ekonomia eta Enpresa, Zuzenbidea).
  • Euskara ezagutza (C1/EGA)
  • EZAGUTZAK OFIMATIKAN ETA INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA BERRIETAN (IKTB)
  • Gidabaimena eta ibilgailua izatea.

Baloratuko da

  • Ezagutza eta prestakuntza turismo, marketin, komunikazio… alorretan.
  • Ingelesa eta frantsesa (maila aurkeztuta)
  • Alor turistikoarekin, tokiko garapenarekin… lotuta dauden enpresen zuzendaritzan esperientzia profesionala.

 Eskaintzen da

  • Kudeatzailearen Ordezkapen Kontratua eta lan poltsa sortzea.
  • Jardun osoa.
  • Beharren arabera ordutegi malgua.
  • Ordainsaria 2.653,80€/hilean gordin.

Hautaketa Prozesua

  • Eskaera eta dokumentuak aurkezteko azken eguna:
  • Irailaren 25ean, 13:00ak arte, Partzuergoaren Lekunberriko turismo bulegoan.

 Probak

  • Lehiaketa Fasea: lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza eta esperientzia baloratuko dira. (25 puntu)
  • Euskara Mailaketa Proba (baztertzailea): urriak 2, osteguna, 11:00etan Lekunberriko udaletxean.
  • Oposizio Fasea: Proba Teorikoa (55 puntu): urriaren 6an Lekunberriko udaletxean.
  • Oposizio Elkarrizketa (20 puntu): urriaren 13an Plazaola Partzuergo Turistikoan.
  • Emaitzen Argitaratzea: urriaren 14an.

Jaitsi:

Por | 2015-09-10T07:59:10+00:00 septiembre 8th, 2015|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Plazaola Partzuergo Turistikoko kudeatzailearen ordezkatze lanpostu deialdia