Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Erronkari-Zaraitzun lan egiteko

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Erronkari-Zaraitzun lan egiteko, lan-utzialdi edo eszedentzia bat dela eta.

 

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira:

  • Unibertsitate mailako titulazioa
  • Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen C1 mailarekin (edo titulu baliokidearekin)
  • B1 gidabaimena eta kotxea
  • Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

 

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta asesoramendua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aurrera eraman eta eskualde mailako poriektuen diseinua eta ideia berrien kaptazioa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

 

Kurrikulumak, hizkuntza tituluekin batear eta lan-bizitzaren zertifikatuarekin batera info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “Erronkari Zaraitzuko garapen agentea” izanen delarik. 2016ko urtarrilaren 15ean 14:00etan amaitzen da aurkeztako azken eguna.

Argibide gehiagorako:

Por | 2016-01-01T08:54:45+00:00 enero 1st, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Erronkari-Zaraitzun lan egiteko