Bidasoako Bide Berdeko ibilbidean arreta

Iturria: http://euskadienbitt.es

Iturria: http://euskadienbitt.es

Cederna Garalurretik Aste Santu honetan Bidasoako Bide Berdean paseatzera animatzen zaituztegu; hori bai, arretarekin; Bidasoako Bide Berdean Endarlatsa-Lesaka tramuko zoruaren egoera txarra dela eta, tramu honetatik zirkulatzea erabiltzailearen ardurapean izango da. Gainera, kontutan izan behar da Montoiako tunelak (Endarlatsatik Lesakara doan tramuan aurkitzen dena) ez duela argirik. Hau dela eta, erabiltzaileei esku-argiaren erabilera gomendatzen diegu.

Cederna Garalur eta Baztan-Bertizarana-Malerreka-Bortziriko udalek Bidasoako Bide Berdearen egoeraren hobetze lanetan ari dira. Bitartean, bidea erabiltzen dutenei barkamena eskatzen diegu kalte hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik eta Bidasoako Bide Berdea eta eskualde guztia Aste Santu honetan bisitatzera eta disfrutatzen jarraitzera gonbidatzen dizuegu.

Por | 2016-03-23T11:19:36+00:00 marzo 23rd, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Bidasoako Bide Berdeko ibilbidean arreta