Europar Batasuna Nafarroako natura-bide atlantikoak lotzearen alde

vvbidasoaEDERBIDEA proiektuaren bitartez (POCTEFA, lurralde arteko lankidetza-programaren azken deialdian onartua). Proiektuak ia 10 milioi euroko aurrekontua dauka.

Cederna Garalur Elkarteak proiektu horretan parte hartzen du Frantziako hegoaldeko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste 10 erakunde publikorekin eta pribaturekin.

POCTEFA, lurralde arteko lankidetza-programaren azken deialdian, EDERBIDEA proiektua onartu zen. Helburua da bizikleta bidezko garraio jasangarria indartzea mugakide diren Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio atlantikoen (Frantzia) artean. Horretarako, mugaz gaindiko txirrindularitza-plan bat ezarri asmo da, Iruñearen, Baionaren eta Donostiaren arteko lotura, eta mugikortasunerako soluzioak ardatz hartuta.

Proiektuaren barnean jasota daude: txirrindularientzako ibilbideen mapak; sentsibilizazio-ekintzak; txirrindularientzako bideak sustatzeko ekintzak; eta, batez ere, txirrindularientzako azpiegiturak hobetzea eta berriak sortzea. Esate baterako: Plazaolako eta Bidasoako natura-bideak lotzea, Doneztebe eta Urritza, Saldias eta Jauntsaratsen barrena, lotzen dituen tartearen bidez, «Eurovelo 1» Europako txirrindularitza-sarearen ibiltartearekin bat datorrena.

Hortaz, proiektuak dagoeneko egon badauden bitartekoak baliatzen ditu: ‘Eurovelo’ sarea nahiz Europako CIRCULDOUCE eta TRANSFERMUGA proiektuetan burututako jarduerak, besteak beste, tokian toki herritarren eta eskualdera bisitan etortzen direnen artean mugikortasun-eredu bat finkatze aldera.

Proiektuak 9.949.000 €-ko aurrekontua du, eta horretatik % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatuko du.

Taldeburua Pirinio Atlantikoetako Departamendua da, eta Frantziako, Gipuzkoako eta Nafarroako beste 11 bazkidek hartzen dute parte, horien artean Nafarroako Gobernuak (Turismo Departamentuaren bitartez), Imozko Udalak, Plazaolako Turismo Partzuergoak, Baztan-Bidasoa turismo-elkarteak, eta Cederna Garalur Elkarteak.

Informazio gehiago eta kontaktua:

  • Ibon Mimentza de Irala. Telefonoa: 600441170. Posta Elektronika: imimentza@cederna.es
  • Jaitsi: prentsa oharra
Por | 2016-05-25T08:09:24+00:00 mayo 25th, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Europar Batasuna Nafarroako natura-bide atlantikoak lotzearen alde