Baztan Bidasoa Eskuldeak Marka Turistiko Berria Dauka

logo_bbturismo_color_recortado_900x3862014.urtean, Baztan-Bidasoa eskualdeko udalerriek lankidetza esparru berri bat jarri zuten martxan Cederna Garalur Elkartearen barruan, “Baztan-Bidasoa Turismo Garapena” deritzona. Udalerri hauen helburua Baztan-Bidasoa eskualdearen promozio eta garapen turistikoa da, hurrengo lan-ildoei jarraituz: Baztan-Bidasoaren promozio bateratua, proiektu estrategiko desberdinak martxan jartzea eta tokiko agenden koordinazioa.

Lankidetza esparru honen barruan, Baztan-Bidasoa eskualdeko udalerriek, Cederna Garalurreko Baztan-Bidasoa Turismo Garapenaren bitartez, “Uraren bailarak” marka sortu dute. Bere izenak dioen bezala, bailara hauetan ura da garrantzia daukana, eta beraz, udalerri guztiak batzen dituena.

Irudi grafikoari dagokionez, eskualde honen oinarri diren bi elementu irudikatzen dira: mendia eta ura. Beti ere, bailara bakoitzaren identitatea mantenduz. Honela bada, Baztan-Bidasoa eskualdeko bailara bakoitzeko mendiek urtaro desberdinetan hartzen duten koloreetan banatuta daude bailara bakoitza: Bortziriak, udaberria-uda irudikatuz, berde iluna; Baztan, udazkena irudikatuz, laranja kolorea; Bertizarana-Malerreka, negua-udaberria irudikatuz, berde argia. Eta eskualdea zeharkatuz, bi urdin desberdin, eskualdea zeharkatzen duten ibai eta ibaiadarren aniztasuna irudikatzeko.

Irudi grafiko honen bitartez, Baztan-Bidasoa eskualdearen pertsonalitatea erakutsi nahi da, eta erraz identifikatzeko modukoa izan nahi da, bere kolore, forma eta erabilitako tipografiagatik.

Uraren bailarak” markaren barruan, Baztan-Bidasoa eskualdeko udalerriek eta Cederna Garalur Elkarteko Baztan-Bidasoa Turismo Garapenak eskualde honetako mapa sortu dute.

Mapa horretan, eskualdeko herri desberdinetako tokirik nabarmenenak agertzen dira, irudien bitartez irudikatuak. Honetaz gain, eskualdeko ibilbide garrantzitsuenen informazioa ere agertzen da, baita Baztan-Bidasoako turismo bulegoen informazioa ere. Hau guztia, bortz hizkuntzetan eta A3 formatuan.

mapa_BBTG_01mapa_BBTG_02

 

 

 

 

Mapa hau Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak finantzatuta dago eta eskualdeko turismo bulegoetan edota baztanbidasoaturismoa@cederna.es helbide elektronikora mezu bat igorriz eskuratu daiteke.

JAITSI

Por | 2016-08-23T08:23:15+00:00 agosto 23rd, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Baztan Bidasoa Eskuldeak Marka Turistiko Berria Dauka