Lehendakariorde Ayerdik Cederna Garalur Elkarteak mendialdeetan ekintzailetzari egiten dion ekarpena aitortu du

reu_GobNavarra_Agosto2016(Iturria: Nafarroako Gobernua)

Kontseilaria gure elkarteko zuzendaritza-taldeko kideekin eta teknikariekin batzartu da. Gure elkarteak urtero ehun bat lanpostu sortzen laguntzen du.

Ekonomia Garapenerako lehendakariorde Manu Ayerdik azpimarratu du Cederna Garalur Elkarteak (toki-garapenerako elkartea) ekarpen handia egiten diola ekintzailetzari, izan ere elkartearen programek urtero ehun bat enplegu sortzen dituzte bere jarduera-eremuan, Nafarroako Mendialdean, Foru Erkidegoaren % 48 hartzen duen eremua.

Lehendakariorde Ayerdik balorazio hori egin du Departamentuaren egoitzan gure elkarteko zuzendaritzako kideekin eta teknikariekin egindako bilera batean, Nafarroako Gobernuarekiko lankidetza aztertzeko, bereziki, mendialdearen garapen ekonomikoan eragiten duten esparruetan.

Lehendakariordeak Cederna Garalur Elkarteari eskertu egin dio Nafarroako Gobernuaren politiken diseinuan parte hartu izana; besteak beste, berriki aurkeztu den II. Ekintzailetza Planean eta Nafarroako Gobernuaren Garapen Adimentsurako Estrategia eguneratzen.

Bileran Maite Iturre (presidentea), Amaia Ekisoain (presidenteordea), Ibon Mimentza (kudeatzailea), eta Carlo Garcia (garapen-teknikaria) egon dira. Cederna Garalur Elkartearen ordezkari gisa aurreratu dute, halaber, prest daudela turismo- edo merkataritza-planetan nahiz elkartearen jarduera-esparruko ekonomia-sektoreei eragiten dieten plan berrietan laguntzeko.

Lurraldearen egituratzea eta bizi-baldintzak

Cederna Garalur Elkartea, 1991n sortua, 133 erakunde publikok, elkartek eta enpresak osatzen dute. Lurraldeko ekonomia- eta gizarte-ehunaren garapena sustatzen du, eta bere elkartekideen eta Nafarroako Gobernuko hainbat departamenturen arteko makina bat kudeaketa burutzen ditu.

Ekonomia-garapen orokorraren esparruan Landa Garapeneko Programa kudeatzeaz gain, Cederna Garalur Elkartea Ekintzailetzaren Nafarroako Sareko kidea da, eta “Nafarroako Mendialdea” Xedeko Kalitate Plana kudeatzen du, Turismoko eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiarekin eta SICTEDekin batera; plan horretara 78 establezimendu daude atxikita.

Cederna Garalur Elkarteak, ia 25 urte hauetan, tokikotasuna gainditzera eta lurraldea egituratzera bideratutako ekintzak landu ditu, eskualdeko eta zonaldeko ikuspuntu batetik. Ekonomiaren arloan, Nafarroako Mendialdean bizi diren pertsonen egoera sozioekonomikoa eta bizi-kalitatea areagotzera bideratutako ekintzak landu ditu, parte-hartzean eta baliabide propioen aprobetxamenduan oinarrituta: Nafarroako Mendialdeko ekintzailetza txiki eta ertain ia guztia sortuz; enpresak erakarriz eta enpresa-ehuna biziraunez; merkataritza-, turismo- eta zerbitzu-sektorea modernizatuz; natura-eremu garrantzitsuenen turismo-kudeaketa; Nafarroako Mendialdea izeneko xede osoaren turismo-kalitaterako kultura sortuz; eta natura- eta kultura-ondarea zainduz eta balioztatuz.

Por | 2016-08-24T10:40:13+00:00 agosto 24th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Lehendakariorde Ayerdik Cederna Garalur Elkarteak mendialdeetan ekintzailetzari egiten dion ekarpena aitortu du