Cederna Garalur Elkarteak, urteko azken hiru hileko honetan, enpresa-kudeaketako sei ikastaro berri antolatu ditu Nafarroako Mendialdeko 6 herritan

kedada_mujeres_2015_2

  • Zehazki, enpresa-kudeaketako sei tutoretza antolatu ditu, eta ekintzailetza lantzeko jardunaldi bat turismo sektorera bideratuta, bost herritan.
  • Horiez gain, urriaren 14an Cederna Garalur Elkarteak landa-eremuko ekintzaileen eta enpresaburuen beste topaketa bat burutuko du.

Cederna Garalur Elkarteak aurtengo irail eta azaro bitartean enpresa-sektorean burutuko dituen ekintzen egutegi berria eman du argitara. Zehazki, ogasunarekiko online izapideei buruzko bi tailer, bina ordukoak, Lekunberrin eta Izizen (irailaren 19an eta 26an), eta zerga-kudeaketarako lau ikastaro antolatu ditu; azken horiek Zubirin, Izizen, Agoitzen eta Zangozan, urrian eta azaroan.

Gainera, azaroaren 21ean Cederna Garalur Elkarteak «Ekintzailetza turismo sektorean» izeneko tailerra programatu du Iruñean, ekainekoak izandako arrakasta aintzat hartuta.

Azkenik, eta Landa Eremuko Emakumearen Eguna dela-eta, urriaren 14an «Landa-eremuko emakume ekintzaileen eta enpresaburuen topaketa» berri bat eginen da Zangozako kultura-etxean. Topaketak Nafarroako Mendialdeko emakume ekintzaileak, enpresaburuak edo, besterik gabe, autoenpleguaren inguruko interesa duten emakumeak elkartuko ditu, eremu horretako emakume ekintzaileen esperientziak bistaratzeko, eta haien proiektuak martxan jartzen izan dituzten erronken berri emateko.

Ekintza horiek guztiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa jaso dute.

Jaitsi: Prestakuntza

Por | 2016-09-23T12:37:39+00:00 septiembre 23rd, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak, urteko azken hiru hileko honetan, enpresa-kudeaketako sei ikastaro berri antolatu ditu Nafarroako Mendialdeko 6 herritan