Donezteben egionen da Baztan-Bidasoa eskualdean hiriarteko garraio-sistema publikoa berritzeko lehenengo parte-hartze bilera.

PRESENTACION_TRANSPORTES_DONEZTEBE_01 _900X

  • Saioak Nafarroako Gobernuko Garraio Departamentuak antolatu ditu, Cederna Garalur Elkartearen lankidetzarekin.
  • Urriaren 15era arte bidal daitezke trnasgar@navarra.es posta-helbidera planari egin nahi zaizkiok iradokizunak edo ekarpenak. Plana Nafarroako Gobernuko Gardentasun Atarian, eta Cederna Garalur Elkartearen web-orrian dago eskuragarri.

Pasaden irailaren 28an (asteazkena), Donezteben burutu zen Baztan, Zugarramurdi, Urdazubi eta Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietan hiriarteko garraio-sistema publikoa berritzeko Nafarroako Gobernuak egindako proposamena aurkezteko lehenengo bilera parte-hartzailea. Nafarroako Gobernuko Garraio Departamentuak Cederna Garalur Elkartearen lankidetzarekin antolatutako jardunaldian 15 lagunek hartu zuten parte; udaletako ordezkariak, Berako Toki Ona BHIko guraso-elkartea, eta Malerrekako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Bilerari hasiera emanda, Nafarroako Gobernuak eskualdeko zerbitzuak berritzeko plana aurkeztu zuen, eta ondoren talde-dinamika antolatu, eta parte-hartzaileen ekarpenak azaldu ziren.

Baztan-Bidasoa eskualdeko hiriarteko garraio publikoa berritzeko planak «eskaeraren araberako» 9 taxi-linea ditu, urrunen dauden herriak eskualde buruekin lotzeko; hau da, Elizondorekin eta Donezteberekin. Horrez gain, Irunerako, Donostiarako eta Iruñerako zerbitzuekin konbinatzea ahalbidetu nahi da.

Zerbitzu horrez gain, Iruñea-Oronoz-Donostia, Elizondo-Oronoz Mugairi-, Elizondo-Irun-Donostia, eta Elizondo-Iruñea arteko lau linea erregularrei eutsiko zaie, ordutegiak aldatuta, eta Irun, Donostia eta Iruñerekiko maiztasunak doituta, eta lineen bikoizketa kenduta.

Interesa duten pertsonek proposamenak jaitsi ditzakete Nafarroako Gobernuko Gardentasun Ataritik eta Cederna Garalur Elkartearen web-orritik: www.cederna.eu. Halaber, iradokizun eta ekarpen berriak bidal daitezke urriaren 15era arte transgar@navarra.es helbidera, edo telefonoz 848 427 545 zenbakira deituta.

Jasotako ekarpenekin, behin betiko proposamena prestatuko da, eta hori bigarren saio parte-hartzailean aurkeztuko da, urriaren amaiera aldera.

Asteazkenean aurkeztutako proposamena aurtengo ekainean egin zen lehenengo aurkezpen-bileraren ondoren eskualdeko toki-erakundeetatik jasotako ekarpenekin idatzi da. Egitasmoak bertako herritarrekin kontrastatuta, Nafarroako Gobernuak aurreproiektua jendaurrean jarriko du abenduaren amaiera aldera. Emakiden lizitazioa, berriz, 2017ko martxoan eginen da, eta zerbitzuak 2017ko erdialdera jarriko dira martxan.

Por | 2016-09-29T12:25:34+00:00 septiembre 29th, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Donezteben egionen da Baztan-Bidasoa eskualdean hiriarteko garraio-sistema publikoa berritzeko lehenengo parte-hartze bilera.