Zangozerriak bat egin du urriaren 1ean eta 2an burutuko diren Ondarearen Europako Jardunaldiekin

San Zoiloko Ermita

San Zoiloko Ermita

  • Jardunaldiak Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko udalekin lankidetzan antolatu dituen ekintzen barnean kokatzen dira.
  • Zangozerriak bat egin du ekimenarekin. Hamar udalerritan hainbat ekintza landuko dituzte; Nafarroan antolatuko direnen % 20.
  • Jardunaldiak Europako Kontseiluak sustatu ditu, «Ondarea guztiontzat» goiburupean.

Urriaren 1ean eta 2an, Zangozerriak bat eginen du «Ondarearen Europako Jardunaldiak» izeneko ekimenarekin, hamar udalerritan hainbat ekintza antolatuta: Oibar, Kaseda, Eslaba, Gabarderal, Galipentzu, Lerga, Ledea, Petilla Aragoi, Zangoza eta Esan.

Ekintzen barnean hainbat bisita antolatuko dira Oibar, Kaseda, Eslaba nahiz Ledeako ondareetara; ibilaldiak naturan barrena Petilla Aragoin; hitzaldiak, konferentziak eta erakusketak Zangozan eta Ledean; eta azokak, bisita gidatuak herrigunera, nahiz musika Gabarderalen, Galipentzun edo Esan.

Zangozerriak natura-, kultura- eta historia-ondare zabala, anitza eta neurgaitza dauka, erromatarren garaietatik gaur egunera arte. Ondare horren zati bat Kultura Intereseko Ondasun gisa dago katalogatuta; besteak beste, Oibarko Done Petri eliza, Leireko monasterioa, Zangozako errege magoen autoa, nahiz, berriki, Eslabako Santa Crizko nekropolia. Ondarearen Europako Jardunaldiak aukera ezin hobea da eskualde horretako bitxiak berraurkitzeko, ezagutzeko nahiz horietara hurbiltzeko.

Ondarearen Europako Jardunaldiak Nafarroako Gobernuak antolatu ditu, eta Europako Kontseiluak sustatu. Azken horrek «Ondarea guztiontzat» goiburua aukeratu du 2016 honetarako.

GEHIAGO JAKITEKO. JAITSI:

Por | 2016-09-27T08:36:44+00:00 septiembre 27th, 2016|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Zangozerriak bat egin du urriaren 1ean eta 2an burutuko diren Ondarearen Europako Jardunaldiekin