2017 - 11 - 20

Esp    Eus    En    Fr

Igo. Formazio Jardunaldiak Nafarroako Gastronomia Xabierren Lurran

cartel_jornadas_900x640pxYesa-Esa herriko Arangoiti-Esam Kultur Elkarteak Nafarroako Gastronomía Xabierren Lurran Jardunaldi formatibak antolatu ditu, 2016ko azaroaren 10erako.  Lehendabiziko ekoizpen sektorea sustatzeko asmoz egin da eta Nafarroako Mendi Beherako zonaldean izango da; Zagnozako Merindadean kokatua. Baita bertako produktuak. Ekimenaren  garapenerako lau ardatz aukeratu dira: ekologia, jasangarritasuna, solidaritatea eta
osasuna.

Egitarauak, gastronomiaren adituak eta ikasleak bildu nahi ditu, baina hauen hornitzaileak izan daitezken abeltzain eta nekazariak ere.

Elkartea, Xabierren Lurrak Turismo Partzuegoa, Nafar Gobernua, Zangozako Mankomunitatea eta zonaldeko Udalen laguntzarekin egin da, eta egitarau oso bat eskaintzen da. Gai ezberdinen ingurukoak eta ekoizpen lantokiak bisitatuz egingo da.

Formazio ezaugarriari erreparatuz, Nafarroako Hostalaritza Elkartea eta Cederna Garalur ekimenaren laguntzaile zuzenak dira. Modu berean elkarte eta erakunde ezberdinek parte hartzen dute, nekazal  arapenerako den egitasmo honetan musutruk egiten dutelarik.

Parte hartu nahi duen edozeinek, arangoitiesam@gmail.com helbidean izena eman dezake eta 652317257 telefonoan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Jaitsi: