CEDERNA GARALUR ELKARTEAK babesa eman die 174 ekintzaileri eta Nafarroako Mendialdean 75 enpresa sortzen lagundu du 2016 honetan

empresas_dic_01_900x506Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 75 enpresa sortzen lagundu du 2016 honetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen duen ‘Nafarroa Ekintzaile’ Sareko bazkide den aldetik ekintzailetzarako ematen dituen laguntza-zerbitzuen barnean.

Urtean zehar 174 ekintzaileri eman die laguntza eta aholkularitza; 94 emakume eta 80 gizon.

Cederna Garalur Elkarteak ekintzailetza babesteko ematen duen zerbitzuak arreta eman dien pertsonen artean, aurten 75 enpresa sortu dira; horren ondorioz, 88 pertsonek alta eman dute urtean zehar langile autonomo gisa.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 67 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 8 merkataritza-sozietate gisa.

Ekintzailetzari laguntzeko beste zerbitzu batzuk

Urtean zehar, bi urte baino gutxiago dituzten 50 enpresari laguntza eta aholkularitza eman die, eta bi urte baino gehiago dituzten 46 enpresari.

Lau ekintzailetza-mahai antolatu eta burutu dira; lau lantegi, «Autoenplegua, enplegurako aukera bat»; lau lantegi, «Ekintzailetza-esperientziak lehen pertsonan»; hiru lantegi, «The Case», Nafarroako Mendialdeko lanbide-heziketako institutuetan; eta ekintzailetzarekin loturik zeuden hainbat ekimen, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatuak, zabaltzen eta dinamizatzen lagundu du.

Horiez gain: ekintzaileei eta autonomoei bideratutako 20 tutoretza eman ditu; «Nola burutu nire izapideak ogasunarekin linean» izeneko gaia lantzeko 9 tutoretza; «Antlatu zure paperak ogasunarekiko betebeharrak betetzeko» izeneko gaia lantzeko 8 tutoretza; «Zer hartu kontuan zure marka aukeratzean» izeneko bat; eta bi tutoretza praktiko, «Ekintzailetza turismo-sektorerako».

Por | 2016-12-30T08:54:30+00:00 diciembre 30th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en CEDERNA GARALUR ELKARTEAK babesa eman die 174 ekintzaileri eta Nafarroako Mendialdean 75 enpresa sortzen lagundu du 2016 honetan