Cederna Garalur Elkarteak Baztan-Bidasoako hiriarteko garraio-sistema publikoa berritzeko planeko bigarren foro parte-hartzailean antolatu du.

Plan_transportes_BB_sesion2_900x675

  • Azken zirriborroak herritarren proposamenak eta Bera, Doneztebe eta Elizondoren arteko errefortzua jasotzen ditu.
  • Aldaketak jasotzen dituen planak autobus-lineak Irunen bukatzea aurreikusten du, gaur egun Irunen diharduten garraio-zerbitzu publikoen bitartez erkidego mugakideekiko lotura errazteko, bereziki Donostiarekin, Euskotrenen bitartez.

Pasa den urriaren 27an (osteguna) Baztan-Bidasoa korridorean hiriarteko garraio-sistema publikoa berritzeko planaren bigarren foro parte-hartzailea egin zen Donezteben. Hogei lagunek hartu zuten parte.

Bilera horretan, Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuak irailean aurkeztutako planak jasotzen zituen berrikuntza garrantzitsuenak aurkeztu zituen.. Planak eskualdeko herritarren ekarpenak eta udaletako ordezkarien ekarpenak jasotzen ditu. Proposamen berriak Bera, Doneztebe eta Elizondoren arteko lotura indartzen du; hirurak eskualdeko udalerri nagusi dira, eta horietan ematen dira zerbitzu gehienak eta horietara izaten da bidaiarien joan-etorri nagusia. Aldi berean, hasierako planean aurreikusten ziren eskaeraren araberako 9 garraio-lineetatik biren ibilbidea partzialki aldatuta indartuko da ardatz-sare hori, baliabideak optimizatzeko eta eskualdeetako herri nagusiekiko komunikazioak hobetzeko: horren adibidea dugu Beintza-Labaien eta Donezteberen arteko linea; ibilbidea Elizondoraino luzatuko du, eta beste geldialdi bat izanen du Saldiasen.

Bestalde, garraio erregularreko lineak Irunen bukatzea proposatu da; horrek, beste erkidegoetako garraio-linea publikoekiko lotura erraztuko du: Lurralde Busekin, Gipuzkoako garraio-linea publikoarekin, RENFErekin nahiz Eusko Trenekin.

Tarifei dagokienez, oraindik zehaztu gabe dago, baina esan beharra dago ezarri asmo den turismo-ibilgailutan egindako eskaeraren araberako garraio-zerbitzu erregularretan kontzesioko autobusez egindako garraio-zerbitzu erregularretan ezarrita dauden antzeko tarifak jarriko direla.

Horrez gain, modernizazio teknologikorako proiektuaren aurrerapenaren berri eman zen; horren xedea, Nafarroako garraio publiko guztientzat ordainketa-sistema komun bat paratzea litzateke, aurrera begira garraio publikoa sustatzeko tarifa-politikak ezartzea eta garatzea ahalbidetze aldera. Ordaintzeko modu hori garatu eta finkatu ondoren, beste herri-administrazioekiko, kasu honetan Gipuzkoarekiko lankidetza-ildoak aztertu ahal izanen dira, eremu mugakidean garraio publikoa erabiltzea sustatzeko elkarrekin.

Garraio publikoa modernizatzeko proiektuak aurreikusitakoaren arabera, ibilgailuetan garraioaren erabilpenari eta erabiltzaileei buruzko datu fidagarriak jasoko dituzten ekipoak jarriko dira, zerbitzuak eskaera errealetara hobeto egokitze aldera.

Bizikletak eramateko aukerari dagokionez, Garraio Zerbitzuak esan du baldintza-agirietan bizikletak segurtasunez eta gainerako ekipajeekin batera eramateko aukera jasotzea aurreikusi dela. Horrela, bitarteko jasangarrien intermodalitatea sustatu asmo da; garraio publikoaren eta bizikletaren artekoa, ibilbide luzeetarako eta ibilbide motzetarako, hurrenez hurren.

Baztan-Bidasoako hiriarteko bidaiarien garraio publikoak «eskaeraren araberako» 9 garraio linea jaso ditu, 9 leku ere dituzten automobilen bitartez, eskualdeetako herri nagusietatik (Elizondo eta Doneztebe) urrutien dauden herriekiko lotura egiteko, eta Irun, Donostia eta Iruñerako zerbitzuekin konbinatu ahal izateko. Halaber, garraio-zerbitzu publikoak garraio erregularreko lau lineak partzialki aldatzea jaso du; horiek Irunen bukatuko dira, eta Bera, Doneztebe eta Elizondo triangelua indartuko dute.

Baztan-Bidasoa eskualdean garraioa berritzeko hurrengo fasea lizitazio-aurreproiektua argitara ematea izanen da, Garraio Zerbitzuaren arabera, abenduan eginen dena.

Esan beharra dago Nafarroako Gobernuak berriki Parlamentuari aurkeztutako aurrekontu-proiektuak 2017an bidaiarien garraio publikoaren lizitazioa egiteko aurrekontu-partida bat jasotzen duela.

Garraio Planak herritarrek parte hartzeko prozesuak garatzen jarraituko du heldu den urtean, prozesu horiek oraindik landu ez diren gainerako eskualdeetan: Lizarra, Sakana, ipar-mendebalde eta Pirinioetan, hain zuzen ere.

Por | 2016-12-16T08:25:29+00:00 diciembre 16th, 2016|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Baztan-Bidasoako hiriarteko garraio-sistema publikoa berritzeko planeko bigarren foro parte-hartzailean antolatu du.