43 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako tokiko garapen parte hartzailearen estrategiaren (TGPE) lehen deialdira.

ayesa_01Pasa den abenduaren 30ean itxi zen Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiarako (TGPE) proiektuak aurkezteko lehenengo deialdia. 43 proiektu aurkeztu ziren, enpresek eta toki-erakundeek sustatuak; 10 eta 33 hurrenez hurren. Aurreikuspenen arabera, proiektuak organo ebazleak onartuko ditu heldu den udaberrian, eskaeren balioestea eta ebaluazioa bukatu, eta horien lehentasuna ezarri ondoren.

Aurkeztutako proiektuak programan definitutako ardatz estrategikoen barnean sartzen dira: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideen ustiapen jasangarria; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu.

Elkarteko kudeatzaile Ibon Mimentzaren hitzetan «TGPEren xedea enpresa-ehuna finkatuko duten ekimenak bultzatzea da eta tokian tokiko zerbitzu publikoak hobetzea, funtsezkoak landa-eremuek bizirik iraunen badute.  Enplegurik eta kalitateko zerbitzurik gabe, gure herriak hustu eginen dira, eta luzera begira desagertu eginen dira.»

Hori saihesteko, duela hogeita bost urtetik hona Europar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako programek helburua izan dute Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzea; horretarako, «programak Cederna Garalur Elkartea bezalako tokiko ekintza-taldeen bitartez kudeatzeak aukera-berdintasuna eta aurkeztutako proiektuen kalitatea, herrien arazoei arreta egitea eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzea bermatzen ditu».

‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPEk Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, ‘LGENF’ landa-garapeneko funtsen bitartez.

Argibide gehiagorako:

  • Edurne Elso. Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPEren kudeaketa. eelso@cederna.es. : 669704506

logos_pdr_150ppp_bilingue

Por | 2017-01-17T12:32:26+00:00 enero 17th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en 43 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako tokiko garapen parte hartzailearen estrategiaren (TGPE) lehen deialdira.