Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 11 ikastaro antolatu ditu

cursos_1se_2017eus_v01

  • Enpresei eta ekintzaileei bideratuta daude.
  • Ikastaroak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa daukate.

2017ko lehen seihilekoan zehar Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari eta fakturazioari buruzko 11 ikastaro antolatu ditu Nafarroako Mendialdeko 8 herritan: Agoitz, Arbizu, Zangoza, Irunberri, Elizondo, Zubiri, Doneztebe, Izize eta Lekunberrin.

Ikastaroek 6 gai aztertuko dituzte. Berrikuntza gisa, aurten mikro-kooperatibei buruzko saioa bat antolatu zen Agoitzen, urtarrilaren 24an, eta horrez gain, turismo-sektorera bideratutako bi tutoretza, ekintzailetzari eta Datuak Babesteko Lege Organikoari buruzkoak, Elizondon (apirilaren 3an) eta Irunberrin (martxoaren 15ean). Gainera, Cederna Garalur Elkarteak kudeaketari, fakturazioari eta ziurtagiri digitalari buruzko ekintzekin jarraitzen du: «Antolatu zure paperak ogasunarekikoak egiteko», «Nola diseinatu nire fakturak ogasunarekikoak egiteko» eta «Lineako izapideak ogasunarekin».

Prestakuntza-ekintza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantzaketa daukate.

Argibide gehiagorako:

  • Oskia Lazkoz. Cederna Garalur Elkarteko enpresentzako teknikaria. : 948567010. Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es
Por | 2017-02-22T09:48:49+00:00 febrero 21st, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 11 ikastaro antolatu ditu