“Tren txikitoren mendeurrenaren” erakusketaren arrakasta

Centenario_trentxikito“Tren Txikitoren” mendeurrena dela eta, Irun eta Elizondo lotzen zituen antzinako trena, Cederna Garalurreko Baztan-Bidasoa Turismo Garapenak, erakunde publiko eta partikularren laguntzarekin, ekaina eta abenduaren artean Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekako udalerrietan zehar ibili den erakusketa ibiltaria antolatu du.

Antolatzaileek, esperientzia “hagitz positibotzat” jo dute, ia-ia 5.000 bisitari pasatu baitira erakusketatik eta bertaratu direnek arras iritzi onak utzi baitituzte bisita-liburuan, erraterako Errusiatik “Erakusketa hagitz interesgarria iruditu zait, Baztan-Bidasoako historia eta kulturatik zerbait berria ikasi dudalako. Gainera, honelako erakusketak egitea garrantzitsutzat jotzen dut, kanpotarrek, ni bezala, eta hurrengo belaunaldikoek beraien aranen historia eta horren garapenera eramandako faktoreak ezagutu ditzaten”, edo Irundik Eskerrik asko bidasotarrentzat eta mundu guztiarentzat interesgarria den erakusketa honetan dagoen lan eta maitasun guztiarengatik. Lan hau pertsona guztientzako eskuragarri dagoen tokiren batean altxatzea espero dut”.

Baztan-Bidasoa Turismo Garapenak lau eskualdeetako herriko etxeen lankidetza eta inplikazioa eskertzen du, baita EuskoTren/Euskal Burdinbidearen Museoaren, Manuel Cariñena eta Juan Mari Telletxearen eta Casa Gamioarena ere, balio handiko materiala uzteagatik.

Bidasoako burdinbidea, “Tren Txikito” bezala ezagunagoa, 1.898.urtean sortu zen Endarlatsako meatzeak eta Irun lotzeko. 1.916.urteko otsailaren 1ean linea Doneztebera zabaldu zen eta beranduago, 1.916ko maiatzaren 28an, Elizondora, bidaiariak garraiatzen zituen trenean bihurtuz. 1.956ko abenduaren 31ean bere azken bidaia egin zuen, Elizondotik Irunera.

Por | 2017-02-13T13:00:54+00:00 febrero 13th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en “Tren txikitoren mendeurrenaren” erakusketaren arrakasta