2017ko lehen seihilekoan, CEDERNA GARALURREK laguntza eskaini die Nafarroako Mendialdean 46 enpresa martxan jarri dituzten 110 sustatzaileri.

SNE_1semestre3_900x5402017ko lehen seihilekoan, Cederna Garalur elkarteak Nafarroako Mendialdean 46 enpresa sortzen lagundu du, Nafarroa Ekintzailea sareko kide den aldetik ekintzailetza sustatzeko eskaintzen dituen zerbitzuen bitartez. Sarea Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera finantzatuta dago.

Hain zuzen ere, 110 ekintzaileri eskaini die laguntza eta aholkularitza. Horietatik 64 emakumeak ziren eta 46 gizonak, eta 46 enpresa jarri dituzte martxan (guztira 46 lanpostu).

Negozio berrien forma juridikoari dagokionez, horietatik 44 banakako enpresariak eta elkarte erregularrak dira, eta 2 merkataritza-elkarteetako bazkideak.

Ekintzailetza bultzatzeko beste zerbitzu batzuk

Lehen seihilekoan, laguntza eta aholkularitza eman zaie 2 urtetik beherako antzinatasuna duten 49 enpresari (19 emakume eta 30 gizon) eta 2 urtetik gorako antzinatasuna duten 63 enpresari (28 emakume eta 35 gizon).

Horretaz gain, honako jarduera hauek egin ditugu: Ekintzailetza-mahaia, “Autoempleo, una alternativa de empleo” 4 tailer, eta “Experiencias emprendedoras en primera persona” tailerra, eta 8 foro edo ekintzailetza sustatzeko topaketetan parte hartu dugu.

Gainera, pertsona ekintzaile eta autonomoentzako 11 tutorial eman ditugu Nafarroako Mendialdeko hainbat herritan, honako hauek, hain zuzen ere:  “Creación de Microoperativas” (1), “Cómo realizar mis trámites con Hacienda on-line: certificado digital y programa de ayudas del Gobierno de Navarra” (4), “Organiza tus papeles para cumplir con Hacienda” (3), “Cómo diseñar mis facturas para cumplir con Hacienda” (1), “Cumplimiento de la LOPD para personas emprendedoras y empresas del sector turístico rural” (1) eta «Taller práctico de emprendimiento para el sector turístico” (1).

Urteko bigarren seihilekoan, tailerrak eta tutorialak emango ditugu Nafarroako Mendialdeko beste hainbat eskualdetan.

Por | 2018-03-28T09:42:02+00:00 julio 12th, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en 2017ko lehen seihilekoan, CEDERNA GARALURREK laguntza eskaini die Nafarroako Mendialdean 46 enpresa martxan jarri dituzten 110 sustatzaileri.