Cederna Garalur elkarteak ‘nafarroako mendialdea – lgp, 2014-2020’ programako landa garapenerako proiektuen bigarren deialdia ireki du.

akelarre_900x481

  • Deialdi berria, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) batera finantzatua, zabalik egonen da 2017ko urriaren 21etik abenduaren 18ra (biak barne) bitartean.
  • Oinarri arautzaileak eta deialdia 203 zenbakidun NAOn, urriaren 20koan, eman dira argitara.

Urriaren 20(e)an (ostirala), ‘Nafarroako Mendialdea – LGP, 2014-2020’ programako toki-garapenerako proiektuen oinarri arautzaileak eta bigarren deialdia eman dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Deialdia heldu den abenduaren 18an itxiko da.

Programak 1.792.477 euro izanen ditu, eta ekoizpeneko proiektuen % 30, gehienez, finantzatuko du (ekonomia-jarduera helburu duten proiektuak), eta ekoizpenekoak ez diren proiektuei dagokienez, finantzaketa % 70ekoa izanen da (eragin ekonomikoa baino eragin sozial handiagoa dutenak). Nolanahi ere, laguntzaren muga 50.000 € izanen da.

Aurkeztuko diren proiektuak ondoren aipatzen diren ardatz estrategikoetan multzokatutako 32 jarduera-ildoren baten barnean sartzeko modukoak izanen dira: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideen ustiapen jasangarria; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu. Informazio guztia eskuragarri dago Cederna Garalur Elkartearen web-orrialdean, nahiz atxikirik bidali ditugun agirietan.

Proiektu-deialdi hau ‘Cederna Garalur Elkartearen Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia (TGPE), 2014-2020’ izeneko estrategian txertatzen dira, eta Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, ‘LGENF’ landa-garapeneko funtsen bitartez. Programaren helburu nagusia Nafarroako Mendialdeko tokiko garapena sustatzea da, enpresa-ehuna sortzen eta finkatzen lagunduz, eta, halaber, zerbitzu eta azpiegitura publiko berriak garatzea, Cederna Garalur Elkartearen kudeatzaile Ibon Mimentzaren hitzetan «Nafarroako Mendialdea ‘bizitzeko eta lan egiteko‘ lekua izan dadin».

Argibide gehiagorako:

  • Edurne Elso. Landa-garapeneko teknikaria. eelso@cederna.es. 669704506
Por | 2018-03-28T09:48:56+00:00 octubre 31st, 2017|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak ‘nafarroako mendialdea – lgp, 2014-2020’ programako landa garapenerako proiektuen bigarren deialdia ireki du.