CEDERNA GARALUR ELKARTEAK babesa eman die 181 ekintzaileri eta Nafarroako Mendialdean 75 enpresa sortzen lagundu du 2017 honetan

sn2018_816x459Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 75 enpresa sortzen lagundu du 2017 honetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen duen ‘Nafarroa Ekintzaile’ Sareko bazkide den aldetik ekintzailetzarako ematen dituen laguntza-zerbitzuen barnean.

Urtean zehar 181 ekintzaileri eman die laguntza eta aholkularitza; 103 emakume eta 78 gizon.

Cederna Garalur Elkarteak ekintzailetza babesteko ematen duen zerbitzuak arreta eman dien pertsonen artean, aurten 75 enpresa sortu dira; horren ondorioz, 90 pertsonek alta eman dute urtean zehar langile autonomo gisa.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 68 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 7 merkataritza-sozietate gisa.

Ekintzailetzari laguntzeko beste zerbitzu batzuk

Urtean zehar, bi urte baino gutxiago dituzten 66 enpresari laguntza eta aholkularitza eman die, eta bi urte baino gehiago dituzten 70 enpresari.

Bi ekintzailetza-mahai antolatu eta burutu dira; bost lantegi, «Autoenplegua, enplegurako aukera bat»; «Ekintzailetza-esperientziak lehen pertsonan» izeneko lantegi bat; bi lantegi, «The Case», Nafarroako Mendialdeko lanbide-heziketako institutuetan; eta ekintzailetzarekin loturik zeuden hainbat ekimen, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak besteak beste sustatuak, zabaltzen eta dinamizatzen lagundu du.

Horiez gain, 16 tutorial eman dira, ekintzaileei eta autonomoei bideratuta, horien interesekoak diren hainbat gairi buruzkoak: «Mikrokooperatibak sortzea», «Antolatu zure paperak Ogasunarekiko betebeharrak betetzeko», «Nola diseinatu nire fakturak ogasunarekiko betebeharrak betetzeko», «Nola burutu nire izapideak Ogasunarekin linean», eta «Turismo-sektorerako ekintzailetza praktikoa».

 

 

Por | 2018-03-28T09:38:50+00:00 enero 9th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en CEDERNA GARALUR ELKARTEAK babesa eman die 181 ekintzaileri eta Nafarroako Mendialdean 75 enpresa sortzen lagundu du 2017 honetan