Cederna Garalur Elkarteak toki-dinamizaziorako 72 proiektutan parte hartzen du Nafarroako Mendialdean

Arcada Orbaizeta_Fabrica_v02

  • Ekimen horien bitartez, Cederna Garalur Elkarteak 90 bilera egin ditu eta 30 proposamen bidali ditu Nafarroako Gobernuko 18 sail eta sozietate publikotara.

2017an Cederna Garalur Elkarteak (Nafarroako Mendialdeko  Tokiko Ekintza Taldea) toki-garapenerako 72 proiektu dinamizatu ditu Nafarroako iparrean. Besteak beste, ekitaldien eta bileren berri eman du, eta tokian tokiko ekimenak finantzatzeko laguntzak bilatu ditu, eta, halaber, proiektu horiek antolatu, koordinatu, martxan jarri eta kudeatu ditu. Horiez gain, Elkarteak Nafarroako Gobernuko 15 departamenturekin eta 3 eskualde-erakunderekin (Nasuvinsa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua eta INTIA) bitartekaritza-lana egin du.

Batarekin eta bestearekin, Elkarteak 2017an 30 partaidetza-proposamen izan ditu 90 bileratan baino gehiagotan, eta 70 hedapen-ekintza burutu ditu.

Elkartearen zuzendari-kudeatzaile Ibon Mimentzaren esanetan, «ez da erraza azaltzen Cederna Garalur Elkarteak lurraldean egin duena, bai lantzen dituen lan-esparruengatik, bai gure pertsonalak betetzen dituen funtzioengatik; izan ere, gure eskualdeetako garapen sozioekonomikoaren arlo guztiak hartzen baitute barne«. Esate baterako, «2017an, Nafarroako Gobernuak tokian tokiko prozesu parte-hartzaile ugari jarri ditu martxan, eta horietarako tokiko ekintza-taldeak hartzen dira aintzat: besteak beste, Paisaiaren Europako Estrategia Zangoza eskualdean; Txikizkako Merkataritza sustatzeko Plana; Klima Aldaketako Ibilbide-orriko saioak Agoitzen; eta Nafarroan Banda Zabala zabaltzeko Jarduera-plana«.

Halaber, Elkarteak oso aktiboki hartu du parte Nafarroako Mendialdearentzat gako diren ekintzetan: besteak beste, Agenda 21etan elkarlanean, eta zehazki Sakana eta Esteribar eskualdeetan edo Arroetan hiri-garraioak dituen premiei buruzko azterketa-diagnostikoetan; INDUSLAN proiektuko lan teknikoan, Nasuvinsak gidatua, industrialdeetan enpresa-jarduera identifikatzeko; eta Remendia etxaldean Pirinioetarako berrikuntza zentro bat ezartzeko azterketa egiteko lan-batzordean parte hartuz.

Aldi berean, Cederna Garalur Elkarteak toki-erakundeen eta Nafarroako Gobernuko erakundeen arteko solaskidetza ahalbidetzen du. «Harreman hori funtsezkoa da eskualde-agintariak gure baliabideek eskaintzen dizkiguten aukerei buruz sentsibilizatzeko: garapen-batzordetan parte hartu, eta ondare historikoa eta artistikoa berreskuratzeko eta balioa emateko proiektuak (Eugiko Errege Fabrika); Juan Anchieta artista errenazentista promozionatzea Mendialde Beherean; Eslabako Santa Krizeko edo Santa Maria la Realeko arkeologia-aztarnategiak Zangozan; nekazaritzako elikagaien elkarteak koordinatu (Baztango Zaporeak); Burgiko industrialdea sortu; Ariben enpresa-hobi bat sortu, eta abar«.

Ekintza horiek, aldi berean, Elkarteak kudeatzen dituen proiektu propioekin osagarriak dira; besteak beste, ekintzailetza sustatzeko proiektua eta landa-garapeneko programa. Ibon Mimentzaren esanetan «Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean egiten duen lanaren hiru zutabeak dira«. «Toki-dinamizazioak tokian-tokian garapen-gune berriak identifikatzeko aukera ematen digu. Enplegua finkatzeko egiten den lana funtsezkoa da gazteak gure herrietan mantentzeko, eta LGPk ekimen pribatuko eta zerbitzu publikoak hobetzeko finantziazio-esparru bat ematen digu, tokian tokiko enpresa-ehunaren osagarri«.

 

Por | 2018-03-28T09:47:47+00:00 enero 26th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak toki-dinamizaziorako 72 proiektutan parte hartzen du Nafarroako Mendialdean