Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Erronkari-Zaraitzun lan egiteko.

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Erronkari-Zaraitzun lan egiteko,  lan-utzialdi edo eszedentzia bat dela eta, ondoren Cederna Garalurren lan egiten jarraitu ahal izateko aukerarekin.

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa; Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen B2 mailarekin (edo titulu baliokidearekin); B1 gidabaimena eta kotxea;  Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta asesoramendua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aurrera eraman eta eskualde mailako poriektuen diseinua eta ideia berrien kaptazioa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

Kurrikulumak, hizkuntza tituluekin batear eta lan-bizitzaren zertifikatuarekin batera info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “Erronkari Zaraitzuko garapen agentea” izanen delarik.  2018ko martxoaren 29an 14:00etan amaitzen da aurkeztutako azken eguna.  Kontratazio prozesuari buruzko argibide gehiago hemen aurkitu daiteke: www.cederna.eu/eus helbidean edo 948 20 66 97 telefono zenbakia.

Jaitsi: Ebaluatze irizpideak

Por | 2018-03-28T09:36:10+00:00 marzo 13th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Erronkari-Zaraitzun lan egiteko.