Negozioetan erreleboa emateari buruzko jardunaldian Zangozan eta Altsasun, martxoan

cartel_sanguesa_relevo_negocios

  • Zangozan eta Altsasun izanen dira martxoaren 21ean eta 27an, hurrenez hurren. Interesdunek www.cederna.eu web-orrian eman dezakete izena.
  • Jardunaldiak Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak antolatu ditu Cederna Garalur Elkartearen eta Zangozako eta Altsasuko Udalen laguntzarekin.

 

Heldu den martxoaren 21ean lehenengo jardunaldia izanen da Zangozako Vallesantoro Jauregian, honako gaiarekin: «Erreleboak negozioetan» Nafarroako Mendialdean.

Jardunaldietan izanen dira Maite Vaca eta Susana Mateache, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzukoak. Nafarroako Gobernuaren Lan Autonomoaren Plana eta horren barruko jarduera nagusiak aurkeztuko dituzte, baita ekintzailetzarako laguntzak eta Negozioetarako Errelebo Poltsa ere; Nafarroako Gobernuak berriki martxan jarri duen tresna berria da, Foru Erkidegoko enpresek jarraipena izatera bideratua. Poltsak martxan dauden negozioak saldu edo erosi nahi duten pertsonak harremanetan jartzen ditu, negozio horiei jabetza-aldaketa egiteko.

Bestalde, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean ekintzailetzari eta negozio-erreleboei ematen dien laguntzaren berri emanen du. Jardunaldian izanen dira, halaber, Antonio Lus (Erronkariko ‘Lus Okindegia’) eta Maria Jose Guindano (Xabierko ‘Xabier hotela’). Biek ala biek landa-negozioen erreleboan izan duten esperientziaren berri emanen digute.

Hori izanen da Nafarroako Mendialderako programatutako negozioetako belaunaldi-erreleboei buruzko jardunaldietako lehena. Bigarrena, berriz, Altsasun izanen da, martxoaren 27an. Bi saio horietako edozeinetara joateko asmoa duten pertsonek izena eman dezakete Cederna Garalur Elkartearen web-orrian: www.cederna.eu

Jardunaldia horiek Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak antolatu ditu Cederna Garalur Elkartearen eta Zangozako eta Altsasuko Udalen laguntzarekin.

Por | 2018-03-28T09:30:07+00:00 marzo 19th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Negozioetan erreleboa emateari buruzko jardunaldian Zangozan eta Altsasun, martxoan