Cederna Garalur Elkarteak 6 milioi eurotik gora bideratu ditu Nafarroako Mendialdean energiaren arloan 93 proiektu lantzeko

  • Cederna Garalur Elkartearen efizientzia energetikoko zerbitzuaren txostenaren arabera (berriki elkarteak aurkeztua).
  • Zerbitzuko ekimenen artean azpimarratu behar dugu 12 udalerri elkartu direla IDAEren laguntzak jaso ahal izateko, uda-argiteria berritze aldera: denetara, milioi bat eurotik gora.

2015-2017 bitartean, Cederna Garalur Elkarteak 6,5 milioi euroko diru-laguntzak bideratu ditu, energia-zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Mendialdeko udalerrietan energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko landu diren 93 proiektuetarako. Kopuru horretatik orain arte 1,4 milioi euro subentzionatu dute.

Horixe da Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzuak berriki argitara eman duen txostenean jasotzen den ondorio nagusietako bat. Bideratu diren proiektuen artean, % 72 kanpoaldeko argiteria hobetzeko izan da. horretarako eskatutako laguntza 5,5 milioi euro izan da: 2017-2019 aldirako tokiko inbertsio planean jasotako esku-hartzeak, 2030erako Nafarroako Energia Plana, eta IDAEren laguntzak.

Cederna Garalur Elkartearen Energia Zerbitzuak landu dituen ekimenetatik azpimarragarrienetako bat Nafarroako Mendialdeko 12 udalen elkartze bat IDAEren laguntzetara aurkeztu izana da, udalerri horietako kaleetako argiteria berritze aldera. Eskatutako diru-laguntza 1,1 milioi euro izan da. Ekimen horrek (Estatu mailan gutxi izan dira halakoak, zailtasun tekniko handia baitu) Nafarroako Mendialdeko herri txikiei aukera emanen die laguntzak jasotzeko; horrela egin izan ez balitz, ezin izango zuten bakarka laguntzarik jaso, inbertsioak gutxieneko kopuru bat eskatzen baitzuen.

Cederna Garalur Energia zerbitzua kudeatzen duen NASEIko teknikari David Gordejuelak Nafarroako Mendialdeko erakunde publikoek efizientzia energetikoa hobetzen duten interesa eta inplikazioa azpimarratu ditu: «Jar dezagun adibide gisa herriko argiteria berritzea: idatzitako proiektuek 4.329 argi-puntu berritzea proposatzen dute; horrek urtean 1.800 kWh energia aurreztea ekarriko du, % 60-70 aurrezpena dirutan. Alegia, urtero 970,95 tn CO2 gutxiago aireratuko gira. Zifra horiek, errealak eta lorgarriak, erakargarriak dira neurri berriak hartzea erabakitzen duten udalentzat. »

2015 eta 2017 bitartean, energia-zerbitzuak 4.000 kontsulta jaso zituen, eta 120 bisita egin ditu lekuetara«. «Udalek beren instalazioen energia-ziurtapenaren inguruan interesa erakutsi dute, neurri batean, laguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintza delako. Interesa dute, halaber, udal-eraikinetan energia berritzeko, edo biomasako galdarak berritzeko (Arbizun, kasurako), izan ere biomasa ugaria da Nafarroako Mendialdean. Gure zerbitzuak aholkua ematen du, aurre-ikuskaritza energetikoa egiten du, eta memoria teknikoak edo proiektuak idazten ditu. Alabaina, ez ditugu obrak egiten. Horrela, gure zerbitzuaren independentzia eta kalitatea bermatzen ditugu«.

Cederna Garalur Elkarteko kudeatzaile Ibon Mimentzak zerbitzuak epe ertainera dituen helburuak azaldu ditu: «zerbitzua Nafarroako Mendialdeko enpresetara eta partikularretara hedatzea, eta toki-erakundeen ekonomia- eta ingurumen-garapen jasangarriarekiko konpromisoa erraztea. Gure zerbitzuari esker, Altsasuko Udalak dagoeneko badu Efizientzia energetikoko Plan Zuzentzaile bat, 3 urtetara begirako neurriekin. Beste toki-erakunde batzuek ere interesa erakutsi dute antzeko azterketak egiten«.

Argibide gehiagorako:

  • Energia aurrezteko eta efizientzia energetikorako zerbitzuaren txostena. 2015-2017. urteak. Cederna Garalur Elkartea.
  • David Gordejuela. Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzua. : 669260678. Posta elektronikoa: energia@cederna.es
  • Energia Cederna Garalur. http://energia.cederna.eu
Por | 2018-04-26T08:03:50+00:00 abril 26th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 6 milioi eurotik gora bideratu ditu Nafarroako Mendialdean energiaren arloan 93 proiektu lantzeko