Nafarroako Mendialdeko zortzi udalerrik eman dute izena Europako WIFI4EU ekimenean

  • Nafarroan izena eman duten udalerrien % 17 dira horiek.

 Nafarroako Mendialdeko zortzi udalerrik dagoeneko izena emana dute Europar Batasunak  EBko udalerriek Interneterako sarbide publikoa eta doakoa izateko indarrean jarri duen ‘WIFI4EU’ ekimenean. Orain arte izena eman duten udalerriak, Foru Erkidegoko eskaera guztien % 17, honako hauek dira: Altsasu, Areso, Basaburua, Imotz, Irurtzun, Lekunberri, Zangoza eta Urdazubi.

Europar Batasunak martxoan abiarazi zuen ‘WIFI4EU’ bonua, eta honetan datza: 15.000 euroko finantzaketa ematen da abiadura handiko Interneterako sarbide-eremu publikoak eta libreak martxan jartzeko Europar Batasuneko udalerrietan, 30 Mbps-ko abiadurarekin edo hortik gorakoarekin. Laguntzak beharrezkoa den azpiegituraren gastuak estaltzen ditu. Udalerriek, berriz, Interneterako konexio-zerbitzua jarri eman behar dute. Bonuak ekipo berriak erosteko edo material zaharkitua berritzeko erabil daitezke.

Europar Batasuneko udalerri guztiek laguntzetarako aukera-berdintasuna izan dezaten, Europar Batasunak bi fasetan banatu du erregistroa: lehenean (maiatzaren 15era arte zabalik), erakunde eskatzaileak hautagaitza baino ez du erregistratu behar. Gerora, maiatzaren 15ean, 13:00etan, udalerriek beren eskaera erregistratu beharko dute. Azken onuradunak hautagaitzak aurkeztu diren ordenaren arabera aukeratuko dira.

‘WIFI4EU’ ekimenaren aurrekontua 120 milioi euro da 2017-2019 aldirako. Lehen deialdi horretan, Europar Batasunak 420 bonu, gutxienez, esleituko ditu Europako herrialdeen artean.

Europar Batasunak Europako Agenda Digitaleko helburuak lortzeko ekintzen barruan kokatzen da ‘WIFI4EU’; hau da, 2020. urterako, Europako herritarren % 100ari 30 Mbps-ko abiadura handiko konektibitatea ematea, eta zerbitzu digitalak bultzatzea, ETEen konektibitatea hobetzea, eta herritarrei zerbitzu hobeak ematea.

Gaur arte, Europar Batasun osoko 16.658 erakunde erregistratu dira programan, eta Nafarroan, dagoeneko, 46 udalek eman dute izena.

Argibide gehiagorako:

Por | 2018-05-11T08:01:45+00:00 mayo 11th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeko zortzi udalerrik eman dute izena Europako WIFI4EU ekimenean