Cederna Garalur Elkarteak babesa eman die 2018ko lehen seihilekoan Nafarroako Mendialdean 41 enpresa abiarazi dituzten 108 ekintzaileri.

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 41 enpresa sortzen lagundu du 2018ko lehen seihilekoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen duen ‘Nafarroa Ekintzaile’ Sareko bazkide den aldetik ekintzailetzarako ematen dituen laguntza-zerbitzuen barnean.

Zehazki, 108 ekintzaileri babesa eta aholkua eman dizkie: 61 emakume eta 47 gizon. Horiek 41 enpresa jarri dituzten martxan eta, ondorioz, 48 lanpostu sortu dituzte.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 38 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 3 merkataritza-sozietateetako bazkide gisa.

Ekintzailetzari laguntzeko beste zerbitzu batzuk

Lehen seihilekoan, 2 urtetik beherako antzinatasuna duten 32 enpresari (20 emakume eta 12 gizon) laguntza eta aholkularitza eman zaizkie, baita bi urteko antzinatasunetik gora duten 46 enpresari ere (21 emakume eta 25 gizon).

Ekintzailetzari buruzko mahai bat egin da, 3 lantegi «Autoenplegua; enplegurako aukera bat» gai hartuta, beste lantegi bat «Esperientzia ekintzaileak lehen pertsonan» gai hartuta, eta ekintzailetzari laguntza emateko 13 foro edo topaketatan parte hartu dugu.

Horrez gain, 16 tutoretza eman dira Nafarroako Mendialdeko hainbat herritan, ekintzaileei eta autonomoei bideratuta: «Gizarte-ekonomian ekintzailea izatea» gaia hartuta, bi; «Nola burutu nire izapideak ogasunarekin linean: ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren laguntza-programa» gai hartuta, bi; «Antolatu zure paperak ogasunarekikoak betetzeko» gai hartuta, lau; «Nola diseinatu nire fakturak ogasunarekin betetzeko» gai hartuta, bat; «Estresa integratzen ikasten» gai hartuta, hiru; «Ekintzailetzari buruzko lantegi praktikoa turismo-sektorerako» gai hartuta, hiru; «Nomina bat ulertzeko eta interpretatzeko oinarrizko lantegia» gai hartuta, bat.

Urteko bigarren seihilekoan zehar Nafarroako Mendialdeko beste eskualdeetan emanen dira, aurreikusitakoaren arabera, lantegi eta tutoretza gehiago.

Por | 2018-07-11T06:53:50+00:00 julio 11th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak babesa eman die 2018ko lehen seihilekoan Nafarroako Mendialdean 41 enpresa abiarazi dituzten 108 ekintzaileri.