Mendialde Behereak mezenasen bila dabil arte- eta ondare-intereseko 11 proiektu babes ditzaten

Pasa den ekainaren 14an Mendialde Behereko MECNA zigiluko proiektuak aurkezteko II. jardunaldia egin zen Kasedako San Zoilo baselizan. «Izan zaitez mezenas Mendialde Beherean, maitatu zure lurraldea!!» eslogana hartuta, saioak Mendialde Behereko MECNA zigilua duten kultura-proiektuak ezagutzeko, babesteko eta horietan parte hartzeko interesa duten pertsonak eta enpresak bildu zituen.

Jardunaldia Cederna Garalur Elkarteak antolatu zuen Zangozerriko Udalen lankidetzarekin, eta bertan izan ziren partaide Carlos Martínez Alava (Vianako Printzea Erakundeko Ondare Historikoaren zuzendaria), eta Maria Camino Barcenilla (Nafarroako Mendialdeko Kulturako Zuzendaritza Nagusiko ordezkaria), eta horiez gain, Galipentzuko, Ledeako eta Zangozako Udaletako ordezkariak, eta Jesus Esparza (Kasedako alkatea); azken horrek, bilkurari hasiera eman eta ongietorria egin ziren bertaratuei.

Gerora, Juan Carlos Orenesek (MECNA batzordeko burua) mezenas bat zer den, mezenas izatearen abantailak eta pizgarriak, eta mezenasgoaren kultura hedatzeak duen garrantzia azaldu zuen. Bertako biztanleriari gonbidapena luzatu zion beren ondarea babestu eta balioa eman diezaion.

Esku-hartze horren ondotik, 2017an Mendialde Beherean MECNA zigiluarekin martxan jarri ziren proiektuak aztertu ziren. Horiek, mezenasgoari esker 2018an jarraipena izan dezakete. Horrela, proiektu hauek aztertu ziren:

  • Oibarko elizako zutabe erromanikoak leheneratu.
  • Kasedako San Zoilo baseliza kontserbatu eta hobetu.
  • Eslaban paseo megalitikoa sortu.
  • VESTA 2016-2020: Santa Crizera bisita: Eslaba, altxor arkeologikoa. Eslabako Santa Crizeko aztarnategi arkeologikoa ikertzeko eta suspertzeko ekimena.
  • Lergako Santa Elena Abaiz monumentu-multzoa leheneratu.
  • Scriptorium Legerense: Leireko monasterioko liburutegiko liburuak berriztatu.
  • Leire, musika-espazioa: Kontzertu-ziklo bat antolatu abesbatzen akonpainamenduarekin, eta kantu gregorianoari balioa eman.
  • Leireko zokoa: «Leire, musika-espazioa» izeneko musika-zikloaren barruan jardunaldiak eta mintegiak antolatzeko eta horien inguruko prestakuntza emateko espazioak egokitu.
  • Rocaforteko San Bartolome eremitorioa leheneratu.

Jarraian, MECNA zigilua duten bi proiekturen berri eman zuten:

  • Zangozako Nora abesbatzaren 50. urteurrena.
  • Petilla de Aragonen dinamizazio soziokulturala, Santiago Ramon y Cajal museo-etxea biziberritzea abiapuntu hartuta.

Ekitaldiaren hirugarren partean, 2018an MECNA zigiluan anfitrioi izan zen proiektua aztertu zen: Kasedako San Zoilo baseliza kontserbatu eta hobetu.

Proiektuari amaiera emateko, Eslabako aztarnategi arkeologikoaren aurkikuntzaren mendeurreneko proiektuaren barruan, bisita eta kontzertua egin ziren. Horrela, Santa Crizeko hiri erromatarrean Oibarko Bandak emanaldia egin zuen.

Argibide gehiagorako:

  • Gabriela Orduna. Cederna Garalur Elkarteko tokiko garapen-eragilea. : 6399044001. Posta elektronikoa: sanguesa@cederna.es
Por | 2018-07-10T07:42:08+00:00 julio 10th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialde Behereak mezenasen bila dabil arte- eta ondare-intereseko 11 proiektu babes ditzaten