Tasubinsak egin ditu sastrakak kentzeko lanak Bidasoako natura-bidean

  • Oraingoan lehenengoz, Baztan-Bidasoa eskualdeetako 18 udalek erabaki dute elkarrekin finantzatzea Uraren Bailarak turismo-markaren bitartez Bidasoako natura-bidearen garbiketa

 Tasubinsak ekaineko lau astetan burutu ditu Bidasoako natura-bideko bazterretatik sastrakak kentzeko lanak; 22,5 kilometro inguru, Doneztebetik mugaraino.

Oraingoan lehenengoz, Baztan-Bidasoa eskualdeetako 18 udalek erabaki dute elkarrekin finantzatzea Uraren Bailarak turismo-markaren bitartez Bidasoako natura-bidearen garbiketa, Doneztebetik hasi eta Endarlatsaraino (Gipuzkoarekiko muga). Horretarako, Uraren Bailarakek Tasubinsari esleitu zizkion lanak, Bidasoako natura-bideko mantentze-lanetarako batzordeak horretarako baimena emanda.

Enplegu-zentro bereziko lorezaintzako zerbitzuko hiru kidez (adimen-desgaitasuna dutenak) osatutako taldea arduratu da lan horiez (dagoeneko bukatu dute). Bide egokitu horren oinean dauden zuhaitzetako adarrak inausi dituzte eta sastrakak kendu.

Cederna Garalur Elkarteak eta Uraren Bailarakek esku-hartzeari buruzko balorazio positiboa egin dute, agerian utziz erakunde horiek gizarte-enplegua sortzearekin duten konpromisoa; izan ere, Tasubinsari esker Baztan, Malerreka eta Bortzirietan  desgaitasuna duten pertsonak kontratatu dira ingurumenaren arloan jarduteko, lanerako aukera-berdintasuna sustatuz.

Bidasoako natura-bidetik sastrakak kentzeak Baztan-Bidasoako herrietan barrenako ibilbidea erraztu du, eta horrela turismoa erakarri ez ezik, bizimodu osasuntsua sustatzen da bertako herritarrentzat.

Tasubinsa arduratzen da, halaber, Baztango Udaleko berdeguneak mantentzeaz eta zaintzeaz, baita Baztan, Malerreka eta Bortzirietako ur-araztegiak mantentzeaz (NILSA) eta Bidasoako atseden-eremuetako berdeguneak mantentzeaz ere (GAN-NIK), bestelako entitate eta enpresez gain.

Por | 2018-12-28T08:39:21+00:00 agosto 10th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Tasubinsak egin ditu sastrakak kentzeko lanak Bidasoako natura-bidean