Cederna Garalur Elkarteak enpresa-erantzukizun sozialaren (EES) InnovaRSE 2018 zigilua jaso du

  • Elkarteak 2019an erakundearen kudeaketan enpresa-erantzukizun soziala hobetzeko lehen neurriak ezartzeko definitutako ekintza-plana aitortzen du zigilu horrek.
  • Nafarroako Foru Erkidegoan halako jarduketa-plana duen tokiko ekintza-talde bakarra da gurea.

Abenduaren 18an, Cederna Garalur Elkarteak, Nafarroako beste 54 erakundeekin batera, enpresa-erantzukizun soziala era mailakatuan aplikatzeari begira 2018an InnovaRSE metodologia ezarri izana aitortzen duen diploma jaso zuen Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Manuel Ayerdiren eskutik. Zehazki, elkarteak 2019an zehar erantzukizun soziala hobetzeko neurri zehatzak jasotzen dituen ekintza-plan bat definitu du. Cederna Garalur Elkartea da Nafarroako Foru Erkidegoan halako jarduketa-plana duen tokiko ekintza-talde bakarra.

Europako Batzordeak sustatzen duen enpresa-erantzukizun soziala (EES) enpresa kudeatzeko eredu berri bat da, erabakiak hartzeko prozesuan erabaki horiek ekonomian, gizartean eta ingurumenean izango duten eragina aintzat hartzen duena, ikuspegi estrategiko eta operatibo batetik.

Bestalde, InnovaRSE izeneko kudeaketa-sistema, Nafarroako Gobernuak sortua, etengabeko hobekuntza-prozesu baten barruan jasangarritasuna sistematikoki ezartzea errazten duen tresna da, eta hobekuntza-ekintzak ebaluatzen eta proposatzen ditu hiru alderdiren inguruan: ekonomian, gizartean eta ingurumenean.

Cederna Garalur Elkarteari dagokionez, lehenengo EES diagnostikoa 2017an egin zuen. 2018an, zazpi hobekuntza-neurri definitu ditu, 2019an zehar garatu beharrekoak: 2 alderdi ekonomikoan eta ingurumenekoan (hurrenez hurren), eta hiru arlo sozialean, jarraian zehazten den moduan.

Ingurumena:

  • Ingurumenaren inguruko prestakuntza eta energia-efizientziako neurriak txertatu.
    Energia aurreztea bulegoetan eta langeletan.IKT komunikazio-tresnetan prestakuntza: Skype, Whatsapp bidezko deiak. Epea: 2019ko maiatza

    Prestakuntza ekonomia zirkularrean.Prestakuntza energia-efizientzian. Epea: 2019ko azaroa

  • Ingurumenarekiko asmo-deklarazioa.
    Ingurumenarekiko adierazpen formal baterako proposamena. Honek esplizituki jasoko du Cederna Garalur Elkarteak ingurumen-jasangarritasunaren arloan egindako lana, jasangarritasun hori funtsezkoa baita landa-eremuen garapenerako. Epea: 2019ko martxoa

Ekonomikoa:

  • Inbertsioen plangintza eta errentagarritasuna.
  • Soldaten ordainketen politika.
    Ordainketei, konpentsazioei, joan-etorriei buruzko ahozko akordio idatziz ordenatu eta erregistratu, langileen eta zuzendaritza-batzordearen arteko akordio bidez. Epea: 2019ko maiatza

Sociala:

  • Zerbitzu-gutuna edo lanbide-jarduketen kodea.
    Erakundearen zerbitzu-gutuna eguneratu. Epea: 2019ko urtarrila
  • Iradokizunen sistema.
    Erakundearen eta lurraldearen arteko komunikazioa erraztuko duten IKT tresnak gehitu, iradokizunak eta hobekuntza-proposamenak jasotzea erraztuz. Epea: 2019ko iraila.
  • Genero-berdintasuna.
    Emakumeen presentzia Elkartearen zuzendaritza-batzordean eta organo erabakitzaileetan  % 40ra igo; horretarako, elkarteko kideak diren erakundeei eskatuko zaie emakumeak aukeratzea tokiko ordezkaritza lanetarako. Epea: 2019ko abuztua

Argibide gehiagorako:

  • Ibon Mimentza de Irala. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea : 600441170. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es.

 

Por | 2019-01-22T13:24:57+00:00 enero 22nd, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak enpresa-erantzukizun sozialaren (EES) InnovaRSE 2018 zigilua jaso du