Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Mendialdea eskualdean lehen sektorea suspertzeko

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo-sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarritutako ekintza-plan bat diseinatu eta martxan jar dezan.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

  • Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea
  • Euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin).
  • B1 gida-baimena edukitzea.
  • Horiez gain, positiboki baloratuko da lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea.

Lanpostuari buruzko argibide osagarria eta kontratazio-prozesuan baloratuko dena jaitsi daiteke ondorengo esteka: http://www.cederna.eu/eus/2019/01/mendialdean-lehen-sektorearen.

Lanaldi erdiko kontratua izanen da, abenduaren 31ra arte, eta lana egoki burutuz gero, kontratua luza daiteke.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «MENDIALDEKO ELIKADURA TEKNIKARIA» izanen da.  Epea 2019ko otsailaren 14an, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.

Por | 2019-01-30T13:08:38+00:00 enero 30th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Mendialdea eskualdean lehen sektorea suspertzeko