MENDIALDEAN LEHEN SEKTOREAREN SUSPERTZAILE POSTURAKO ESKAKIZUNA

Mendialdea eskualdeak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo-sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarritutako ekintza-plan bat diseinatu eta martxan jar dezan.

EGINKIZUNAK ETA LANPOSTUKO LANAK

  • Lehen sektoreko foroa martxan jarri eta suspertu: elikagaien ekoizpenean, eraldaketan eta zirkuitu laburretan merkaturatzen hobekuntzak egin.
  • Eskualdearen garapen endogenorako aukerak hauteman; lehen sektorearekin, tokiko merkataritzarekin, turismoarekin eta talde handientzako sukaldaritzarekin loturik.
  • Antzemandako premiei eta aukerei erantzungo dieten ildo estrategikoak eta ekintza-plana definitu, zirkuitu laburretan merkaturatzea eta lehen sektorea turismo-baliabide gisa duen balioa barne.
  • Tokiko ekoizpenari eta hurbiltasuneko elikatze-ereduari bultzada eman.
  • Elikadura-katearen hurbiltasuneko ereduaren parte izan daitezkeen eragileen arteko sinergiak antzeman, balioa eman, suspertu eta solaskidetza bultzatu.
  • Tartean izanen diren udalen interesei erantzungo dieten ekintzei eta proiektuei bultzada eman.
  • Harreman estuan lan egin eta koordinatu eskualdeko tokiko garapen-eragilearekin.

LANPOSTUAREN PROFILA

  • Tituluduna nekazaritza-adarrean eta/edo ingurumen-zientzietan edo antzekoetan.
  • Gida-baimena.
  • Euskara
  • Eskaintzan den lanpostuarekiko prestakuntza osagarria.

LANPOSTUAREKIN LOTURA DUTEN BALDINTZA TEKNIKOAK ETA ESPERIENTZIA

  • Honako hauen inguruko ezagutza: nekazaritza-mugimendua, horren errealitatea, nekazaritza ekologikoa, ekoizpen-unitateak, eraldaketako aukera kolektiboak eta zuzeneko salmenta.
  • Lehen sektorearekin eta horri babesa emateko zerbitzuekin lotura duten gaien inguruko esperientzia.
  • ‘Elikadura-burujabetza’ kontzeptuaren inguruko sentsibilitatea eta prestakuntza.
  • Generoaren inguruko prestakuntza eta/edo sentsibilitatea.
  • Prozesu parte-hartzaileetan prestakuntza eta/edo esperientzia eta ekintza parte-hartzaileetan ikerketa metodologiak erabiltzea; eztabaida-guneak, talde-dinamikako guneak, eta halakoak ahalbidetu.
  • Talde-lanerako gaitasuna, bai eta antolakuntzarako, ekiteko eta sortzeko gaitasuna ere.
  • Proiektuak kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikatzeko gaitasuna.
  • Informatika-tresnak erabiltzea.
  • MENDIALDEA eskualdea ezagutzea baloratuko da.
  • Nekazaritzako elikagaien eta laguntza-esparruen ezagutza baloratuko da.
  • Merkaturatzeko estrategien eta marketinaren inguruko ezagutza baloratuko da.

LANPOSTUAREN BALDINTZAK

  • Ordutegia
  • Kokapen fisikoa. Arreta finkoa beste leku batzuetan.
  • Jarraipen-batzordea eratu. Antolamendua / Koordinazioa.
Por | 2019-01-30T12:55:53+00:00 enero 30th, 2019|Sin categoría|Comentarios desactivados en MENDIALDEAN LEHEN SEKTOREAREN SUSPERTZAILE POSTURAKO ESKAKIZUNA