Cederna Garalur Elkarteak Ederbidea eta Bicitranscat proiektuen inguruko esperientziak bateratzeko jardunaldian parte hartu du

Pasa den otsailaren 1ean, Donezteben Ederbidea eta Bicitranscat proiektuetako ordezkarien arteko topaketaren bigarren jardunaldia egin zen. Jardunaldia Malerreka Mankomunitatearen egoitzan egin zen, eta Ederbideak Nafarroan duen ibilbideko hainbat tarteri bisita eginda bukatu zen.

Topaketan, Ederbidea proiektuak Nafarroan dituen entitate bazkideetako ordezkariek bere esperientziak partekatu zituzten Bicitranscat-eko ordezkariekin, eta bereziki azpimarratu zituzten alderdi praktikoak eta bizikleta bidezko mugikortasun jasangarri hori udal-mailan nola egituratu; bai hiri-ikuspegi batetik, bai landa-ikuspegi batetik.

Honako hauek aurkeztu zuten topaketa: Nafarroako Gobernuko turismo-teknikari Patxi Saenzek, Baztan-Bidasoa Turismoko lehendakari Patxiku Irisarrik, Plazaola Turismo Partzuergoko Gustavo Ortiz de Barronek, Imozko alkate Josean Iturralde, eta Doneztebeko alkate Xanti Utergak.  Esku-hartzeko txandan, Cederna Garalur Elkarteko lehendakari Ibon Mimentzak azpimarratu zuen Ederbideaz proiektuaren funtsa lankidetza dela, eta hori ezinezkoa zatekeela entitate elkartekideek egindako ekarpenak batu gabe.

Bicitranscat Ekialdeko Pirinioetako mugaz gaindiko eskualdean hedatzen da, Alt Ampurda eta Figuerasen Perpignanekiko. Bestalde, Ederbidea Mendebaldeko Pirinioetan barrena doa, Nafarroa, Gipuzkoa eta Frantziako Pirinio Atlantikoetan barrena.

Bi proiektuek antzeko ezaugarriak dituzte; hortaz, bereziki interesgarria da metodologiak eta esperientziak partekatzea: bi proiektuek Europar Batasunaren (EB) EGEF funtsaren baterako finantziazioa dute, Interreg POCTEFA VA programaren bitartez; bi proiektuen asmoa da landa-lurraldeak eskualdeetako hiriburuekin eta ‘Eurovelo’ Europako bizikleta-ibilbideekin lotzea bizikleta-ibilbide jasangarrien bidez, ekonomia zirkularra bultzatzeko eta lurralde horietako eragile publiko eta pribatuak mobilizatzeko.

Ildo horretan, Ederbidea proiektuak, besteak beste, ingurumen-eragina dute, bai eta eragin sozial eta ekonomikoa ere. Doneztebeko alkate Xanti Utergaren hitzetan, “Turismo lasaia eta masifikatu gabea” sustatzen du, eta herritarrek bizikleta erabiltzea sustatzen du. Halaber, Ederbidearekiko proiektu osagarriak burutzera animatzen du; besteak beste, Bidasoa ibaiaren ertzean gaitu den txirrindularientzako bidea. Azken horren bitartez, Ederbideak beste aukera bat ematen du bizikleta-ibilbidea zabaltzeko, Bidasoako eta Plazaolako natura-bideekin batera.

Ederbidea mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bat da; Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoak uztartzen dituena. 9,4 milioiko aurrekontuarekin, helburua Bidasoako eta Plazaolako natura-bideak lotzea da; horrela, natura-bideen bitartez Iruñea (Nafarroa), Donostia (Gipuzkoa) eta Baiona (Frantziako hegoaldea) mugaz gaindiko hiriburuak lotuko dituen bizikleta-bideen triangelua itxiz.

 

Por | 2019-02-11T09:46:44+00:00 febrero 13th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Ederbidea eta Bicitranscat proiektuen inguruko esperientziak bateratzeko jardunaldian parte hartu du