Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 14 ikastaro antolatu ditu, dohainik, hurrengo ekainera bitartean

  • Ikastaroak Arbizun, Elizondon, Lekunberrin, Izizen, Lesakan eta Agoitzen izanen dira.

Urte honetako martxotik ekainera bitartean Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 14 ikastaro emanen ditu dohainik. Ikastaro horiek elkarteak Arbizun, Lesakan eta Izizen dituen zerbitzu-zentroetan, Lekunberriko Plazaola eraikinean, Agoizko Aurelio Leon prestakuntza-gelan eta Elizondoko Arizkunenean kultura etxean emanen ditu.

Aurreko urteetan bezala, Cederna Garalur Elkarteak «Antolatu zure paperak ogasunarekiko betebeharrak betetzeko» (lau orduko iraupena) eta «Ziurtagiri digitalak eta ogasunarekiko izapideak» (bi ordu eta erdi) tutorialei eusten die.

Lantegi horien osagarri gisa, Cederna Garalur Elkarteak talde-tutoretza pertsonalizatuak programatuko ditu ekainean. Horietan, prestakuntza-ekintzetan parte hartu duten pertsonek beren negozioei buruzko afera partikularrak planteatu ahal izanen dizkiote kudeaketa aditua den elkarteko teknikariari, honek afera horiek konpon ditzan.

Ikastaroei buruzko argibide guztiak elkartearen web-orrialdean daude eskuragarri: www.cederna.eu helbidean. Informazio gehiago jasotzeko, Cederna Garalur Elkarteko enpresa-teknikari Oskia Lazkozekin jar zaitezke harremanetan 619328264 telefono-zenbakira deituta, edo posta elektronikoz sakana.admon@cederna.es helbidera mezua bidalita.

Jarduera horiek Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantziazioa dute, Nafarroa Ekintzailea Sarearen bitartez. Cederna Garalur sare horretako partaidea da.

Jaitsi: enpresei bideratutako prestakuntza-egutegia. 2019ko lehen seihilekoa

Argibide gehiagorako:

  • Oskia Lazkoz. Cederna Garalur Elkarteko enpresentzako teknikaria. : 619328264. Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es
Por | 2019-02-14T12:04:18+00:00 febrero 14th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 14 ikastaro antolatu ditu, dohainik, hurrengo ekainera bitartean