Cederna Garalur Elkarteak galdetegi bat argitaratu du Pirinioetan enpleguaren errealitatea zein den ezagutzeko

  • Galdetegia baliagarria izanen da Pirinioetan enplegagarritasuna hobetzeko ekintza-sorta bat gauzatzeko.
  • Galdetegi hori eskuragarri egonen da herritarrentzat maiatzaren 15era arte.

Maiatzaren 15a mugaegun hartuta, Cederna Garalur Elkartea galdetegi bat lantzen ari da Pirinioetan enpleguaren egoera zein den zuzenean jakiteko, bai eskaintzari, bai eskaerari dagokionez.

Lan honek 2018an zehar Pirinioetako batzorde- txostengilearen saioetan Pirinioetako toki-erakundeek eta beste gizarte-eragile batzuek adierazitako interesari erantzuten dio, helburua Pirinioetan enplegagarritasuna hobetzea izanik, horixe baita eskualdera biztanleria erakartzeko eta finkatzeko funtsezko alderdia.

Elkartearen kudeatzaile Ibon Mimentzaren hitzetan, «galdetegia baliagarria izanen zaigu azken hilabeteotan Pirinioetako Mahaiak proposatutako ekintzak martxan jartzeko aukera analizatzeko eta balioesteko. Ekintza horien artean ditugu: aukeraketa-prozesuetan aditua den pertsona tekniko bat kontratatzea; pertsonak kontratatzea edo enpresekiko bitartekaritza egitea; eskaintzen eta eskarien plataforma digital bat sortzea, berau dinamikoa eta arina, Pirinioetako enplegu-eskaintza eta -eskaria jasoko duena.

 Herritar orok bete dezake galdetegia, bai Pirinioetan bizi denak, bai bertan bizitzeko asmoa dutenak. Herritarren ahal denik eta parte-hartzerik handiena lortzeko, Cederna Garalur Elkarteak hainbat bide egituratu ditu galdetegia betetzeko:

  • Linean, www.cederna.eu webgunearen bitartez, edo galdetegia zuzenean erantzunez, helbide honetan: https://goo.gl/forms/2Uwhw7cib8mvl8Iz1.
  • WhatsApp bidez.
  • Paper-euskarrian; horretarako, galdetegia bete eta udal-bulegoetan entregatu behar da. Gaia: «Pirinioak, enplegu-galdetegia»

Argibide gehiagorako:

  • Edurne Miguel. Erroibar-Aezkoako tokiko garapen-agentea. erro-aezkoa@cederna.es
  • Andrea R. Goñi. Erronkari eta Zaraitzuko tokiko garapen-agentea. roncal-salazar@cederna.es
  • Carlos Garcia. Artzibarko eta Orotz-Beteluko tokiko garapen-agentea. prepirineo@cederna.es

Por | 2019-03-14T08:10:04+00:00 marzo 14th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak galdetegi bat argitaratu du Pirinioetan enpleguaren errealitatea zein den ezagutzeko