Milioi bat euro Nafarroako Mendialdean tokiko garapenerako 29 proiektuetarako

  • Proiektuak Cederna Garalur Elkartea 2014-2020 TGPE landa-garapenerako programaren bitartez daude finantzaturik.

Martxoaren 20an, Cederna Garalur Elkarteak ‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPE landa-garapenerako programaren hirugarren deialdiko laguntzak jasoko dituzten proiektuen zerrenda onartu zuen. Programa 2018an itxi zen.

Denetara, toki-garapenerako 29 proiektu dira, eta 1.082.631 € jasoko dute denen artean; diruz lagun daitekeen inbertsio osoaren gaineko % 41.

Proiektu horietatik, zortzi herrien kultura-dinamizazioaren barruan txertatzen dira, espazio publikoak egokituz, eta sei tokian tokiko ondarea zaintzekoak eta ondare horri balio ematekoak dira. horrez gain, enpresek eta ekintzaileek sustatutako zazpi proiektu onartu dira.

Aurrera aterako diren proiektuen artean daude ekonomia zirkularrarekin lotura dutenak: Lakuntzako udalak sustatutako kudeaketa-sistema informatikoa; Ultzamako enpresa batek mindak banatzeko sistema berritzailea; nahiz, ingurumeneko eraikuntza-irizpideei jarraiki Zubirin eraikiko den turismo-aterpetxea.

Azpiegiturei dagokienez, Basaburuko Udalak ibarrean zuntz optikoko sare bat hedatzeko martxan jartzeko ekimenak uztartu egiten ditu landa-garapeneko programaren helburua, hau da landa-eremuaren despopulazioa saihestuko duten zerbitzuak ematea, eta landa-inguruneko eskaera orokorra, hau da gaitasun handiko internet estaldura edukitzea despopulazio hori saihesteko.

Ondarea berreskuratzeari dagokionez, azpimarratzekoak dira: Orbaitzetako Errege Arma Olako ondare materialari eta ukiezinari balioa emateko lanak, eta Olloibarko Garoño gaztelua berreskuratzea. Beste eremu batzuetan, Erroibarren kasurako, hainbat eremu berregokituko dira ostalaritza- nahiz turismo-jarduera berrietarako. Sakanak ‘trail’ geltoki berri bat edukiko du Uharte Arakilen.

Adibide horiek agerian uzten dute, Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzaile Ibon Mimentzaren iritziz, «Nafarroako Mendialdean garapen-proiektu jasangarri eta berritzaileak, gure lurraldeko baliabideak darabiltzatenak, aurrera ateratzeko egiten ari garen apustu irmoa. Agerian geratzen da, horrela, Mendialdea gai dela gaur egungo gizartean puri-purian dauden erronkei erantzun bideragarriak emateko«.

2018ko abenduan itxi zen Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPE estrategiako proiektuen hirugarren deialdia. Denetara 36 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik emakida-fasera pasa ziren.

‘Cederna Garalur’ TGPE Nafarroako Gobernuaren eta EBren LGENF funtsen baterako finantziazioa du, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programako 19.2 neurriaren bitartez.

Argibide gehiagorako:

  • Edurne Elso. Cederna Garalur Elkarteko garapen-teknikaria. : 669 70 45 06. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es
  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea : 948 20 66 97. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es.

Por | 2019-04-24T13:57:45+00:00 abril 9th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Milioi bat euro Nafarroako Mendialdean tokiko garapenerako 29 proiektuetarako