‘Uraren bailarak’ markak Ederbidea sustatu du Bartzelonako esperientzien turismo-erakusketen azonak, B-travel-en

  • Azokak Kataluniako bisitariaren sektorea indartu du, eta bestelako aukera turistiko eta osasuntsua eskaini du. Aukera horrek, Ederbidea proiektuari esker, balio erantsia ematen dio Europako ibilbide bateko parte izateari.

«Guztiz positiboa eta aukera paregabea Kataluniako bisitaria finkatzeko«; horixe esan zuen turismo-teknikari Irantzu Pastorrek Uraren Bailarak-ek B-Travel azokan izan zuen parte-hartzeaz. Esperientzien turismoari buruzko nazioarteko azoka Bartzelonan egin zen martxoaren 22, 23 eta 24an.

Ekitaldi horretan, Uraren Bailarak markak bere erakusmahai izan zuen Nafarroako Gobernuaren standean. Erakustoki horretatik, Irantzu Pastorrek Baztan eta Bidasoko herriei, ibilbideei eta aisia-eskaintzei buruzko informazio zehatza eman zien 250 familiari eta bikoteri baino gehiagori.

Irantzuren hitzetan, «Kataluniako bisitariek ohikoak dira gure eskualdean; hortaz, arras ongi ezagutzen dituzte gure eskualdeak. Eta garrantzitsuena, gure ibarrak turismo-xede lasaiarekin, berdearekin, landa-eremuarekin eta xarma handiko herriekin lotzen dituzte, eta horiez gain zikloturismoa ere egin daiteke. Jende askok jaso nahi izan du Bidasoako Natura Bideari buruzko informazioa, gure haranak bizikletan egiteko».

Aurten, gainera, Uraren Bailarak-ek eskualdearen interes turistikoa sendotu nahi izan du, eskaintza zikloturistaren eta EDERBIDEA europar proiektuaren bidez. Proiektua EGEF Europako funtsen baterako finantziazioa du, Interreg POCTEFA VA lankidetza-programaren bitartez.

Uraren Bailarak-eko teknikari Irantzu Pastorren hitzetan: «Bestalde, Ederbideak aukera ematen digu gure eskualdeetara etorri nahi duen turista atzerritarrari Bidasoko Natura Bidea ezagutzera emateko, Eurovelo 1 bizikleta-bidearen bitartez, Ederbideari esker gure natura-bidearekin lotua. Eta gainera, landa-turismoa ere sustatuko du Nafarroako barnealdean, 2020an Doneztebe eta Irurtzun lotuko dituen tartea zabalduko baita. Tarte horrek Plazaolako natura-bidea eta Bidasoakoa lotuko ditu. Proiektua Nafarroako Gobernuak finantzatu du Ederbideari esker».

B-Travel esperientzien turismoari buruzko azoka nagusietakok bat da nazioartean. Urtero antolatzen dute Bartzelonan. Aurten 30.000 bisitari jaso ditu, 200 erakustoki eta 60tik gora turismo-xede, nazionalak eta nazioartekoak.

‘Uraren bailarak’ Baztango eta Bidasoako eskualdeetako 18 udalerri biltzen dituen turismo-marka da. 2015ean sortu zen Cederna Garalur Elkartearen babesean. Markaren xedea turismo-sektorea dinamizatzea da, hiru ardatzetan: proiektu estrategikoak martxan jartzea, tokiko agendak koordinatzea, eta elkarrekin eremua sustatzea.

Argibide gehiagorako:

  • Irantzu Pastor. ‘Uraren Bailarak’ markaren turismo-teknikaria. : 607678682. Posta elektronikoa: baztanbidasoaturismoa@cederna.es

Por | 2019-04-05T09:58:19+00:00 abril 5th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en ‘Uraren bailarak’ markak Ederbidea sustatu du Bartzelonako esperientzien turismo-erakusketen azonak, B-travel-en