Cederna Garalur Elkarteak 67.000 €-ko dirulaguntza lortu du ekintzailetzari laguntzeko duen zerbitzuarentzat

  • Laguntza La Caixa Gizarte Ekintzaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren “Innova Social” programaren bitartez dago finantzaturik.

La Caixa Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak 67.000 €-ko dirulaguntza eman diote Cederna Garalur Elkartearen ekintzailetza babesteko zerbitzuari “Innova Social” programaren barnean. Programaren helburua da gizarte-, hezkuntza-, enplegu- eta ekintzailetza-arloetan proiektuak bultzatuz berrikuntza sustatzea.

Elkartearen iritziz, ekintzailetza babesteko zerbitzua funtsezko zutabeetako bat da Nafarroako Mendialdearen ehun ekonomikoa indartzeko, eta despopulazioa saihestuko duen kalitatezko enplegua sortzeko. Horrela, ekintzailetza-zerbitzuaren ezaugarria enpresa-sektorearekiko hurbiltasuna izan da, ekintzaileei aholkua emanez, enpresa berriak sortzen lagunduz eta gaur gero dauden enpresak finkatzen lagunduz. 2014an, zerbitzua NafarroaEkintzaile sarean sartu zen. Horretan, ekintzailetza sustatzen duten Nafarroako zazpi erakundek hartzen dute parte. Sarea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantziazioa dauka.

Ordudanik, Cederna Garalur Elkarteak 987 ekintzaileren 3.700dik gora kontsultari erantzun die, eta denetara 461 lanpostu eta 424 enpresa sortu dira. Horrez gain, 469 prestakuntza-ordu eman ditu 92 ikastarotan. Horietan 720 pertsonek hartu dute parte. Bestalde, Mendialdeko lanbide-ikastetxeekin lankidetzan jardun izan da erregularki: ekintzailetza sustatzeko 21 lantegi antolatu ditu 16 eta 18 urte bitarteko ikasleei bideratuta.

2019an, Elkarteak enpresa kudeatzeko beste 14 lantegi antolatzea aurreikusi du, Arbizun, Elizondon, Lekunberrin, Izizen, Lesakan eta Agoitzen. Gainera, aurreko urteetan bezala, 135 ekintzaileri laguntza ematea aurreikusi du, baita 55 lanpostu berri sortzea ere, beste hainbeste enpresatan.

“Innova Social”programa La Caixa Gizarte Ekintzaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren baterako finantziazioa dauka. Bi milioi euroko zuzkidura daukan 2019ko deialdira 55 erakunde aurkeztu dira, eta horietatik 39 aukeratu dira; horien artean, Cederna Garalur Elkartea.

Por | 2019-05-29T09:20:04+00:00 mayo 24th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 67.000 €-ko dirulaguntza lortu du ekintzailetzari laguntzeko duen zerbitzuarentzat