Cederna Garalur Elkarteak 91 jarduketa gauzatu ditu Nafarroako Mendialdean efizientzia energetikoa bultzatzeko, eta ia milioi bat euro bideratu ditu laguntzetan

  • Cederna Garalur Elkartearen efizientzia energetikoko zerbitzuaren txostenaren arabera (berriki elkarteak aurkeztua).
  • Txostenak toki-erakundeentzako energia obren jarraipena nabarmentzen du, baita Nafarroako Mendialdeak duen autokontsumorako gaitasuna ere.

2018an, «energia Cederna Garalur» Energia Aholkularitzako Zerbitzuak 91 lan egin ditu Nafarroako Mendialdeko 39 herritan, zerbitzu horrek berriki argitara emandako txostenaren arabera.

Jarduketa guztietatik, Elkarteak ‘energia Cederna Garalur’ zerbitzuak obrak egikaritzeko lehiaketetarako toki-erakundeei prestatutako 22 agiri teknikoak nabarmendu ditu. Horiei, obrak esleitzeko prozesuan egindako jarraipena gehitu behar zaie. Zerbitzua kudeatzen duen NASEI enpresako teknikari David Gordejuelaren esanetan, «Gure balio erantsia eskaintzetan dugun posizio neutrala da. Obren kalitatea eta azken erabiltzailearen onura bermatzen ditugu; horrek, konfiantza handia sortzen du toki-erakundeetan».

Konfiantza horren erakusle dugu erantzun ditugun 2.400dik gora kontsulta horiek, herrietako argiteria publikoa berritzeko 8 proiektu teknikoak, herriko argiteria berritzeko edo udal-erakinetako energia birgaitzeko 19 bideragarritasun teknikoko eta ekonomikoko azterketak. Halaber, zerbitzuak bi azterketa egin ditu Areson eta Orotz-Betelun minizentral hidrauliko bana martxan jartzeko.

Bestalde, ‘energia Cederna Garalur’ IDAEren eta Nafarroako Gobernuaren 21 laguntza-espediente bideratu ditu efizientzia energetikoa hobetze aldera. Horien kostua 950.000 € da, eta 2018ko amaieran 492.472 € eskuratu ziren.

2019ra begira, zerbitzuaren asmoa laguntza publikoetan sakontzea da, ezinbestekoak baitira Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeek proposatu diren efizientzia energetikoko esku-hartzeak gauzatu ahal izateko, zerbitzuaren aholkularitza teknikoak ematen duen bermearekin.

Nolanahi ere, David Gordejuelaren iritziz, autokontsumoarekin lotura duten traba ekonomiko eta administratibo gehienak ezabatzeak lanerako bide oso interesgarria irekitzen du, eta horretatik toki-erakundeek, enpresek eta partikularrek jaso dezakete onura. Zehazki, egoera berri horrek autokontsumo elektrikoari egiten dio mesede eguzki-energia fotovoltaikoaren bidez, ur-jauzien energia-aprobetxamenduaren bidez (minizentral hidraulikoak baliatuta) eta energia eolikoaren bidez; betiere, Nafarroako Mendialdeko basoetako biomasaren ahalmena ahaztu gabe.

Argibide gehiagorako:

  • David Gordejuela. Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzua. : 669260678. Helbide elektronikoa: energia@cederna.es
  • Energia Cederna Garalur. http://energia.cederna.eu
Por | 2019-05-24T11:01:41+00:00 mayo 28th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 91 jarduketa gauzatu ditu Nafarroako Mendialdean efizientzia energetikoa bultzatzeko, eta ia milioi bat euro bideratu ditu laguntzetan