Cederna Garalur Elkarteak turismo ornitologikoari eta Nafarroako Mendialdeko gune interesgarrienei buruzko lantegi bana antolatu ditu.

Cederna Garalur Elkarteak, EDER Partzuergoarekin lankidetzan, turismo ornitologikoari eta Nafarroako iparreko eta hegoko gune interesgarrienei buruzko hainbat lantegi antolatu ditu hegaztiak behatzeko jarduerak gauzatzeko. Saioak turismo-sektoreko profesionalei eta turismo-bulegoetako eta informazio-guneetako langileei zuzenduta daude.

Lantegi horiek bi tokiko ekintza-taldeek martxan jarri duten «BIRDWATCHING. NAFARROAKO MENDIALDEA ETA ERRIBERA» izeneko lankidetza-proiektuaren barnean txertatzen dira. Proiektuaren asmoa da hegazti-faunaren baliabideei balioa ematea eta hegaztiak behatzeko («Birdwatching») turismo-produktu bat lantzea Nafarroako Mendialdean eta Erriberan.

Cederna Garalur Elkarteak bina lantegi programatu ditu Antsoainen eta Irunberrin, ekainaren 6an eta 11n, eta ekainaren 12an eta 13an, hurrenez hurren, 9:30etik 13:30era. Ikastaroak dohainik badira ere, plazak mugatuak dira; hortaz, izen-ematea baieztatzea gomendatzen dugu, nuriarte@cederna.es helbidera posta-mezu bat bidalita, ekainaren 4a aurretik.

Ikastaroak Eduardo Blanco Mendizabalek emanen ditu. Eduardok naturaren argazkiak egiten ditu, eta argazkigintzari, naturari eta bidaiei buruzko hainbat argitalpen ditu, eta prestakuntzaren arloan eskarmentu handia dauka. Kasu honetan, prestakuntza-programak honako gai hauek landuko ditu: ekoturismorako eta hegaztiak behatzeko turismorako sarrera; hegaztiak behatzeko alderdi teknikoak; eta behatzeko, argazkiak egiteko eta filmatzeko egungo legeria.

Bere aldetik, Eder Partzuergoak antzeko bi jarduera programatu ditu Tuteran eta Azkoienen, ekainaren 4an eta 5ean.

Horrez gain, Cederna Garalur Elkarteak eta Eder Partzuergoak bi trebakuntza-bidaia antolatu ditu Nafarroako Mendialdean (ekainaren 14an) eta Nafarroako Erriberan (ekainaren 17an) hegaztiak behatzeko naturaguneak ezagutzeko.   Irteera-ordua eta nondik irtengo den ikastaroan jakinaraziko dira.

«BIRDWATCHING. NAFARROAKO MENDIALDEA ETA ERRIBERA» `proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENFren baterako finantziazioa du, Nafarroako Landa Garapeneko Programaren 19.03 «Leader Lankidetza» neurriaren bidez.

Argibide gehiagorako:

  • Nahikari Uriarte. Cederna Garalur Elkarteko proiektuen teknikaria. : 600 43 59 53. Helbide elektronikoa: nuriarte@cederna.es

Por | 2019-05-31T11:40:34+00:00 mayo 31st, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak turismo ornitologikoari eta Nafarroako Mendialdeko gune interesgarrienei buruzko lantegi bana antolatu ditu.