CEDERNA GARALUR ELKARTEAK babesa eman die 2019ko lehen seihilekoan Nafarroako Mendialdean 40 enpresa abiarazi dituzten 106 ekintzaileri.

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean 40 enpresa sortzen lagundu du 2019ko lehen seihilekoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen duen ‘Nafarroa Ekintzaile’ Sareko bazkide den aldetik ekintzailetzarako ematen dituen laguntza-zerbitzuen barnean. Sarea Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Banku Fundazioak finantzatzen dute InnovaSocial programaren bitartez.

Zehazki, 106 ekintzaileri babesa eta aholkua eman dizkie: 56 emakume eta 50 gizon. Horiek 40 enpresa jarri dituzten martxan eta, ondorioz, 49 lanpostu sortu dituzte.

Kopuruak iazkoaren oso antzekoak dira data hauetarako.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 38 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 2 lan-sozietate gisa.

Ekintzailetzari laguntzeko beste zerbitzu batzuk

Lehen seihilekoan, 2 urtetik beherako antzinatasuna duten 27 enpresari (16 emakume eta 11 gizon) laguntza eta aholkularitza eman zaizkie, baita bi urteko antzinatasunetik gora duten 39 enpresari ere (13 emakume eta 26 gizon).

Ekintzailetzari buruzko lantegi bat egin da, «Autoenplegua; enplegurako aukera bat» gai hartuta, eta ekintzailetzari laguntza emateko 9 foro edo topaketatan parte hartu dugu.

Horrez gain, 12 tutoretza eman dira Nafarroako Mendialdeko hainbat herritan, ekintzaileei eta autonomoei bideratuta.

Urteko bigarren seihilekoan zehar Nafarroako Mendialdeko beste eskualdeetan emanen dira, aurreikusitakoaren arabera, lantegi eta tutoretza gehiago.

 

Por | 2019-09-23T07:29:27+00:00 septiembre 30th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en CEDERNA GARALUR ELKARTEAK babesa eman die 2019ko lehen seihilekoan Nafarroako Mendialdean 40 enpresa abiarazi dituzten 106 ekintzaileri.