Cederna Garalur Elkarteak ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak jaso eta zabaldu ditu Nafarroako Mendialdean

  • Ekintza hori Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuaren eta Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeen arteko lankidetza-hitzarmenaren barnean burutu da, Lursarea lurralde-garapeneko agentziak koordinaturik.
  • Jardunbide egokiak zabaltzeaz gain, Cederna Garalur Elkarteak energia-kontsumoari buruzko hiru hitzaldi antolatu ditu irailaren bukaerarako Larraintzarren, Lekunberrin eta Leitzan.

 LEADER ikuspegia izanen duen ekonomia zirkularra ezartzeko Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuaren eta tokiko ekintza-taldeen arteko lankidetza-hitzarmeneko ekintzen barnean, Cederna Garalur Elkarteak ekonomia zirkularreko proiektuen inguruko 22 jardunbide egoki jaso ditu Nafarroako Mendialdean, hainbat arlotan: hondakinen kudeaketa, energia autogeneratzea natura-baliabideak aprobetxatuz (ura, eguzkia, haizea eta biomasa), ekonomia kolaboratiboa eta turismo jasangarria, besteak beste.

Fitxa horietako batzuk “Landa-inguruneko jardunbide egokien gida”n jasoko dira (tokiko ekintza-taldeek irailaren amaieran argitara emateko asmoa dute).

Horrez gain, Cederna Garalur Elkartea proiektu berritzaileen inguruko proposamenei buruzko zortzi bideragarritasun-azterketa tekniko lantzen ari da, gai hauetan: energia, hondakin plastikoen kudeaketa, ekonomia kolaboratiboa edo haragi-produktuak eraldatzeko guneen kudeaketa. Halaber, elkarteak hiru hitzaldi antolatu ditu energia-kontsumoari buruz Larraintzarren, Lekunberrin eta Leitzan irailaren 23an eta 30ean eta urriaren 7an, hurrenez hurren. Cederna Garalur Elkartearen asmoa da ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldi bat antolatzea herritarrei bideratua (horri buruzko xehetasunak aurki emanen ditu).

Ekintza horiek Landa Garapeneko Departamentuak eta Nafarroako tokiko ekintza-taldeek 2019an LEADER ikuspegia izanen duten ekonomia zirkularreko ekintzak ezartzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barnean txertatzen dira; hau da, landa-erkidegoetatik martxan jartzen diren ekimenak dira, klima-aldaketak berarekin dakartzan eta landa-eremuei bereziki kaltetzen dituzten ingurumen- eta ekonomia-erronka berriei aurre egiteko. Hitzarmenaren koordinatzailea Lursarea da, jasangarritasunerako nafar sarea, Nasuvinsaren mendekoa.

Hitzarmen horrek hiru ekintza nagusi biltzen ditu bere baitan: ekonomia zirkularrari buruzko berariazko prestakuntza, tokiko ekintza-taldeetako ekipoei bideratuta; tokiko ekintza-talde bakoitzaren esparruan ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak identifikatzea eta horien bideragarritasuna aztertzea; eta Nafarroako landa-eremuetan ekonomia zirkularreko proiektuen jardunbide egokiei buruzko gida bat biltzea, aukeratzea eta zabaltzea. Horrez gain, hainbat sentsibilizazio-ekintza landuko dira, eta halaber, “Enplegatu berde” jardunaldiaren edizio berri bat antolatuko da gida hori aurkezteko, parte-hartzera bultzatuz.

Argibide gehiagorako:

  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea Tel.: 600 441170. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es.
Por | 2019-09-09T07:55:36+00:00 septiembre 11th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak jaso eta zabaldu ditu Nafarroako Mendialdean