Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 15 ikastaro antolatu ditu Nafarroako Mendialdeko 9 udalerritan

  • Lantegiak doakoak izanen dira eta Arbizu, Auritz, Doneztebe, Izize, Lekunberri, Irunberri, Otsagabia, Zangoza eta Zubirin izanen dira.
  • Hiruhileko honetan nabarmentzekoa da turismo-sektorera bideratutako 6 ikastaro, bezeroei arreta egiteari buruzkoak.

 Cederna Garalur Elkarteak 15 ikastaro programatu ditu azken hiru hilabeterako, enpresei eta ekintzaileei bideratuta. Dohainik izanen diren ikastaro horiek gehienez 4 orduko iraupena izanen dute, eta Arbizu, Auritz, Doneztebe, Izize, Lekunberri, Irunberri, Otsagabia, Zangoza eta Zubirin izanen dira.

 Berrikuntza gisa, turismo-sektorera bideratutako 6 lantegi nabarmendu behar ditugu, bezeroekiko arreta-zerbitzuari buruzkoak. Lantegiak Arbizu, Lekunberri, Auritz, Doneztebe, Otsagabia eta Irunberrin izanen dira.

 Halaber, ziurtagiri digitalari eta ogasunarekiko izapideen kudeaketari eta ogasunarekikoak betetzeko dokumentazioa antolatzeari buruzko lantegiak emanen dira; Zubiri, Lekunberri, Izize eta Zangozan. Prestakuntza-ekintzei amaiera emateko, elkarteak aurrez lantegietan parte hartu duten pertsonentzat tutoretza-saio pertsonalizatua programatu du Antsoainen duen egoitzan, abendurako.

Elkarteak bere web-orrialdean harremanetarako kontaktuak jarri ditu prestakuntza-ekintza horietan izena emateko.

 Prestakuntza-programa hau Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren babesa dauka, Innova Social programaren bidez.

Argibide gehiagorako:

  • Oskia Lazkoz. Enpresa-arloko teknikaria. Telefonoa: Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es

Por | 2019-09-23T09:38:11+00:00 septiembre 24th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 15 ikastaro antolatu ditu Nafarroako Mendialdeko 9 udalerritan