Club de Marketing eta Cederna Garalur Elkarteak Office 365 programari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte

  • Hitzaldiak, doakoak, urriaren 2an eta 3an izanen dira Altsasun, Irunberrin eta Donezteben.

Club de Marketing enpresak, Cederna Garalur Elkartearekin lankidetzan, Office 365 suite informatikoari buruzko hiru informazio-hitzaldi antolatu ditu. Hitzaldiak egun, leku eta ordu hauetan izanen dira: urriaren 2an, Altsasun, 9:30-12:30, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak herri horretan dituen bulegoetan; urriaren 9an, Irunberrin, gizarte-etxean, 9:30-12:30, eta Donezteben, egun berean, 16:30-19:30, Malerrekako Zerbitzu Mankomunitatearen egoitzan.

Hitzaldiak ofimatikako tresnekin lan egiten duten eta hodeian bestelako funtzionaltasun kolaboratibo batzuk (datuak biltegiratzea, informazioa eta lan-egutegiak partekatzea, datu-analisiak eta bestelakoak) ezagutu eta aplikatu nahi dituztenei bideratuta daude.

Saioak Diego Perez Randezek emanen ditu, informatikan lizentziadun, NUPko irakasle elkartu eta Office 365 programan adituak.

Jardunaldiak doakoak izanen dira, eta enpresa-sentsibilizazioko programak (2019) laguntzen du diruz % 100ean. Saioetan, lehentasunez, Nafarroako enpresetako langileek eman ahal izanen dute izena, baita Nafarroako enplegu bulegoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emana duten langabetuek ere.

Izen-emateak Club de Marketing-en web-orrialdetik kudeatuko dira, edo honako helbide horietatik:

Argibide gehiagorako:

Por | 2019-09-09T08:17:36+00:00 septiembre 11th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Club de Marketing eta Cederna Garalur Elkarteak Office 365 programari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte