Uraren Bailarak-Cederna Garalur Elkarteak Baztan-Bidasoa eskualdea sustatzen dute Ederbidea mugaz gaindiko bizikleta-festan

  • Baztan-Bidasoa turismo-elkartea azoka-eremuan egonen da bere standarekin, Bidasoako natura-bideari eta Baztan-Bidasoa eskualdearen turismo-xarmei buruzko informazioa emateko.
  • Bizifesta ekimenaren bidez «Ederbidea» mugaz gaindiko europar proiektuak bat egiten du 2019 Europako Mugikortasun Astearekin.

Irailaren 22an, «Ederbidea’ mugaz gaindiko bizifesta» eginen da Irun-Behobian, Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez. Uraren Bailarak-Cederna Garalur Elkarteak bere standa edukiko du azoka-eremuan, San Martzialeko guduaren berrehungarren urteurreneko plazan. Standean Baztan-Bidasoako turismo-xarmarik garrantzitsuenei buruzko informazioa emanen da, baita Bidasoako natura-bideari buruzkoa ere. Standa publikoarentzat zabalik egonen da 12:00etatik 17:00etara.

Ederbidea bizifesta

Ederbidea Bizifestan parte hartuko dutenek (familientzat zein kirolarientzat) animazioaz eta musikaz gozatu ahal izanen dute, eta horiez gain, bizikletak elektrifikatzeari, mekanikari nahiz gurpilen gaineko zirkuari buruzko lantegiez. Taloak ere egonen dira, baita gaztetxoenentzako bizikleta-eskola ere.

Beste hainbat ekitaldi ere izanen dira, besteak beste: bisita gidatuak bizikletan; argazki-lehiaketa bat; informazio-standa, zikloturismo-jarduerei eta mugikortasun jasangarriaren inguruko sentsibilizazioari buruzkoa; eta bizikletak dohainik utziko dira.

Martxa zikloturista: Bera-Irun

Ederbidea bizifestarekin batera, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak martxa zikloturista bat antolatu du irailaren 22rako, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritzaren, Berako Udalaren, Baztan-Bidasoa eta Uraren Bailarak-Cederna Garalur Elkartearen lankidetzarekin. Martxa Beratik irtengo da 10:00etan, eta Bidasoako natura-bidea eginen du Ederbidea mugaz gaindiko bizifestaren gunera iritsi arte.

Martxan parte hartzea dohainik izanen da, eta nahi dutenek autobusa izanen dute ekitaldi gunetik Berara itzultzeko. Martxan parte hartzeko, ondorengo orrialdean eman behar da izena:

https://www.rockthesport.com/es/evento/ederbidea-martxa-zizloturista-2019-bera-behobia-

‘Ederbidea’ bizifestaren inguruko argazki-lehiaketa Facebook-en

Bizifestaren egun berean argazki-lehiaketa bat eginen da. Horretan parte hartzeko, ekitaldia eginen den eremuan (San Martzialeko guduaren berrehungarren urteurreneko plaza, Irun-Behobia) guruaren  Euskal Herria-Aturri Mugikortasun Sindikatuaren standean izena eman eta lehiaketako oinarriak sinatu behar dira.

Argazkiak egun horretan bertan egin beharko dira, eta festa honetan egiten den bizikletaren erabilera erakutsi beharko dute. Bizikletaren bitartez mugaz gaindikotasun izaera erakustea baloratuko da. Argazkiak Facebook www.facebook.com/ederbidea orrialdean partekatuko dira 15:30ak arte.

Epaimahaiak 10 argazki finalista aukeratuko ditu, eta horien artean, zozketa eginen da 3 irabazleak aukeratzeko. Hauexek izanen dira sariak: bizikleta elektriko bat, bi pertsonentzako egonaldi bat Velodyssée, eta abonu bat Vélibleu zerbitzurako.

Ederbidea

Ederbidea mugaz gaindiko bizifesta Nafarroaren, Gipuzkoaren eta Pirinio Atlantikoen arteko lankidetza-jardueren parte da, ‘Ederbidea’ bizikletaren mugikortasun jasangarriaren mugaz gaindiko proiektuaren barnean txertatua. Aipatu egitasmoa INTERREG POCTEFA Europako programaren zati da, eta EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren baterako finantziazioa dauka.

Por | 2019-09-23T06:45:59+00:00 septiembre 19th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Uraren Bailarak-Cederna Garalur Elkarteak Baztan-Bidasoa eskualdea sustatzen dute Ederbidea mugaz gaindiko bizikleta-festan