Zer paisaia utzi nahi diegu ondorengoei? Pirinioetako paisaiari buruzko parte-hartze aktiboari hasmenta Agoitzen

  • Pirinioetako herritarrek beren iritziak eman ahal izanen dituzte Nafarroako Gobernuak antolatutako parte-hartze aktiboko hiru saiotan. Helburua “Pirinioetako paisaiaren agiria” lantzea izanen da.

Irailaren 26an (osteguna), eginen da Pirinioak Antolatzeko Planaren barruan paisaiaren dokumentua lantzeko parte-hartze aktiboko hiru jardunaldietatik lehena Agoizko Udaletxeko Aurelio Leon aretoan, xedea izanik helburuak lantzea eta esku-hartze adostu bat gauzatzea.

Bigarren saioa irailaren 27an (ostirala) izanen da Erronkariko Ibaxaren Etxean, eta hirugarrena, berriz, urriaren 3an (osteguna) Aurizko kultura-etxean. Saioak 17:00etatik 19:00etara bitartekoak izanen dira.

Saioak Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako eta Proiektu Estrategikoetako Kontseilaritzako Lurraldea eta Paisaia Zerbitzuak antolatu ditu, Lursare – Lurraldearen jasangarritasunerako Nafarroako Sarearen babesarekin.

Partaidetza-foro horien helburua da tokiko paisaiaren egungo eta geroko egoerari, kudeaketari eta zaintzari buruzko ikuspegiak eta proposamenak eztabaidatzea herritarrekin, tokiko paisaia bizitzeko, lan egiteko, esploratzeko eta gozatzeko eremutzat hartuta. Hori guztia baliagarria izanen da Pirinioetako Lurraldea Antolatzeko Planeko (LAP1) paisaiaren dokumentua aberasteko. Dokumentu hori teknikoa da eta tresna izan nahi du Nafarroako paisaia ikuspegi oso batekin kudeatzeko, Europako Paisaiari buruzko Hitzarmena garatuz eta aplikatuz.

Parte-hartzea dohainik bada ere, antolatzaileek izena emateko gomendioa egin dute; participación@sigmatec.es helbidera mezua bidalita, edo 646146210 telefono-zenbakira deituta.

Argibide gehiagotarako.

  • Kati Leache. Karekin Kultura. info@karekinkultura.eus
Por | 2019-09-26T07:38:06+00:00 septiembre 26th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Zer paisaia utzi nahi diegu ondorengoei? Pirinioetako paisaiari buruzko parte-hartze aktiboari hasmenta Agoitzen