Cederna Garalur elkarteak ‘Nafarroako Mendialdea – LGP, 2014-2020’ programako landa garapenerako proiektuen laugarren deialdia ireki du.

  • Deialdi berria, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) batera finantzatua, zabalik egonen da azaroaren 25era arte.
  • 2016tik, Nafarroako Mendialdea – LGP, 2014-2020 programak 4,8 milioi euro inbertitu ditu toki-garapeneko 100dik gora proiektutan.

Urriaren 7an (astelehena), ‘Nafarroako Mendialdea – LGP, 2014-2020’ programako toki-garapenerako proiektuen oinarri arautzaileak eman dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Deialdi berri honek 647.181,86 € izanen ditu, eta 2019ko azaroaren 25era arte egonen da zabalik.

Deialdiak Nafarroako Mendialdeko gizarte- eta ekonomia-garapenean lagunduko duten proiektuak finantzatuko ditu, zerbitzu publikoak eta enpresak sortuz eta daudenak finkatuz.

Aurkeztutako ekimenak ondorengo ardatz estrategikoen barnean txertatuko dira: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideen ustiapen jasangarria; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu.

Beste batzuetan bezala, ekoizpenekoak diren proiektuek % 30erainoko finantziazioa izanen dute (horiek helburu nagusia ekonomia-jarduera da), eta ekoizpenekoak ez diren proiektuek % 70erainokoa. Azken inbertsio horiek gizarte-eragin handia dute, nahiz eta monzkin ekonomikorik sortu ez. Nolanahi ere, laguntzaren muga 50.000 € izanen da.

Deialdiari buruzko informazioa, eta laguntza-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko dokumentazio eta eredua Cederna Garalur Elkartearen web-orrialdean daude eskuragarri: www.cederna.eu helbidean.

Proiektu-deialdi hau ‘Cederna Garalur Elkartearen Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia (TGPE), 2014-2020’ izeneko estrategian txertatzen da, eta Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, ‘LGENF’ landa-garapeneko funtsen bitartez. 2016az geroztik, programa horrek 4,8 milioitik gorako inbertsioa egin du toki-garapeneko 151 proiektu publiko eta pribatutan.

Argibide gehiagorako:

Jaitsi:

Por | 2019-10-08T07:34:00+00:00 octubre 7th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak ‘Nafarroako Mendialdea – LGP, 2014-2020’ programako landa garapenerako proiektuen laugarren deialdia ireki du.