“Berdean ekin” jardunaldia. Urriaren 2a. Nafarroako Erresuma aretoa, Nafarroa Arenan.

LURSAREAk, Nafarroako tokiko lau ekintza-taldeekin batera, Emplea verde – Navarra Circular – Berdean ekin – Nafarroa Zirkularraizenburupean jardunaldia antolatu du.

Hitzordua heldu den urriaren 2an (asteazkena) izanen da 09:00etan, Nafarroa Arenan (Nafarroako Erresuma aretoa), Iruñean.Jardunaldia herritarrentzat, oro har, zabalik dago.

Jardunaldia baliagarria izanen da “Ekonomia zirkularreko jardunbide onen gida” aurkezteko. Gida horrek Nafarroa eredu zirkular baterantz bideratzen lagunduko duten 45 jardunbide arrakastatsu jasotzen ditu. Aurkezpenarekin batera mahai-inguru bat eginen da. Horretan, jasotako jardunbide horietako lau ordezkarik ekonomia zirkularrari buruzko haien esperientzia eta ikuspegia kontatuko dute, lau alderditan: uraren eta hondakinen kudeaketa; ekonomia kolaboratiboa; energia-kudeaketa eta turismo jasangarria.

Horrez gain, arlo honetan profesionalak diren pertsonen esperientziaren berri emanen da, eta ekonomia zirkularraren gakoak azalduko dituzte.

  • Gregorio Borge de Zicla
  • Andy Backer de Sustainable Reference
  • Nicola Cerantola de Ecologing

Programa

09:00.   Harrera eta akreditazio banaketa.
09:30.   Ongi etorria Nasuvinsa Lursarea eta Nafarroako Akzio Taldeen eskutik.
09:50.   Landa Garapen, Ingurugiro eta bertako administrazioko aholkularia. “Nafarroako Ekonomia Zirkularreko aukeren analisia” Nafarroako Gobernua.
10:00.   Ponentzia markoa “Ekonomia Zirkularra, Klima eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak”.
• Andy Bäcker, Sustainable Reference enpresaren sortzailea.
• Gregorio Borge, Zicla-k Euskal Herrian duen bulegoko arduraduna.
11:00.    Kafe atsedenaldia
11:30.    Nicola Cerantola, Ecologing-en sortzailea. Ekonomia Zirkularra testuinguratuko du.
11:50.    Mahai-ingurua “Ekonomia Zirkularraren inguruko ikuspegi eta esperientziak”. Dinamizatzailea: Nicola Cerantola.
• 1. Kasua: Enbalatze jasangarri eta konpostagarriak Tafallan. Ion Ajuriagoxeascoa Murillo. Nafarroako Erdialdea Akzio Taldea.
• 2. Kasua: Trinquete jatetxea: balio erantsia duen ostalaritza. Tutera. Santi Cordón. Eder Akzio Taldea.
• 3. Kasua: Transformazioaren eta kalitatearen hobekuntza, balio erantsia, produkzio-ahalmena, efizientzia energetikoa eta inputen erabilera handituz, olibondo ekologikoetatik eratorritako produktuen bizitza-zikloa itxi arte. Eduardo Gainza Lafuente. Teder Akzio Taldea.
• 4. Kasua: Baserri-eskola eta sasoiko produktuak eskaintzen dituen jatetxea Lizason. Beatriz Otxotorena. Cederna Garalur Akzio Taldea.
13:00.    Praktika egokien gidaren aurkezpena.
13:30.    Itxiera

Nafarroa Zirkularra

Nafarroa Zirkularra, Landa Garapen eta ingurugiro sailak sustatutako proiektua da Lursarea eta Nafarroako Akzio taldeekin batera. Ekonomia Zurkularrari buruzko praktika egokiak bultzatzea eta plazaratzea du helburu.

Zer da ekonomia zirkularra?

Ekonomia Zirkularrak baliabideen erabilera eranginkorrago bat izatea ahalbideratzen du. Aurrerapauso honek, landa-eremuaren hazkunde ekonomiko jasangarri baterako aukera izan daiteke. Modu honetan ingurugiroa errespetatuz landa eremua goraipatzen du.

Zer dira Nafarroako Akzio Taldeak?

Nafarroa Zirkularra, Landa Garapen eta ingurugiro sailak sustatutako proiektua da Lursarea eta Nafarroako Akzio taldeekin batera. Ekonomia Zurkularrari buruzko praktika egokiak bultzatzea eta plazaratzea du helburu.

Por | 2019-10-03T10:42:50+00:00 octubre 1st, 2019|Sin categoría|Comentarios desactivados en “Berdean ekin” jardunaldia. Urriaren 2a. Nafarroako Erresuma aretoa, Nafarroa Arenan.