30 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldirako deitutako Landa Garapeneko Programaren laugarren deialdira.

  • Eskatutako diru-laguntza, guztira, milioi bat baino apur bat gehiagokoa da.
  • 11 proiektu ekoizpenekoak dira eta 19 proiektu ez-ekoizpenekoak.

Pasa den azaroaren 25an landa-garapeneko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia itxi zen. Deialdia “Cederna Garalur 2014-2020” Toki Garapeneko Estrategia Parte-hartzaileak (TGEP) finantzatzen du.

Deialdira 30 proiektu aurkeztu dira; horietatik  11 Nafarroako Mendialdeko enpresen ekimenak dira, eta 19 tokiko beste erakunde batzuek sustatu dituzte.

Eskatutako diru-laguntza, guztira, 1.041.458,51€ da.   Proiektu bakitzeko eskatutako bataz-besteko diru-kopuruak, aurreko deialdiarekiko, % 10 egin du behera; hau da, 34.163 €koa izan da.

Eskaerak aurkezteko fasea bukatuta, datozen hilabeteotan Cederna Garalur Elkartearen organo erabakitzaileak onartutako proiektuen behin betiko zerrenda (balorazioa eta balidazioa gainditu dituztenena) eta eskatutako diru-laguntza onartuko ditu. Aurrez, deialdian argitara emandako irizpideen arabera, proiektuak barematu beharko dira; izan ere, eskatutako laguntza globala deialdiko aurrekontua baino zertxobait altuagoa da: 647.181,86 €. Laguntzak, lehentasun-irizpidearen arabera, baremazio-fasean puntu gehien lortuko dituzten proiektuei emanen zaizkie, aurrekontua bukatu arte.

‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGEPk Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, ‘LGENF’ landa-garapeneko funtsen bitartez.

Ondorengo grafikoek 2016tik hona izandako hiru deialdietako datuak alderatzen dituzte:

  1. Grafikoa:2016, 2017 eta 2018ko deialdietara aurkeztutako proiektuak eta horien tipologia
  1. Grafikoa:2016, 2017 eta 2018ko deialdietan eskatutako laguntza, guztira eta proiektu-motaren arabera:
  1. Grafikoa:2016, 2017 eta 2018ko deialdietan eskatutako batez besteko diru-laguntza

Informazio gehiagorako:

  • Edurne Elso. Cederna Garalur Elkarteko garapen-teknikaria. Tlf: 669 70 45 06. Email: eelso@cederna.es
  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko Zuzendari-kudeatzailea. Tfl: 948 20 66 97. Email: imimentza@cederna.es.
Por | 2019-12-30T10:33:36+00:00 diciembre 22nd, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en 30 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldirako deitutako Landa Garapeneko Programaren laugarren deialdira.