Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du abenduaren 16an Ollokin (Esteribar).

  • Autokontsumoaren onurak Nafarroako Mendialdean abian jarri diren kasu praktikoen bidez azalduko dira.
  • Saioa Esteribarko Udalarekin lankidetzan antolatu da.

Cederna Garalur Elkarteak, Esteribarko Udalarekin batera, energia-autokontsumoari eta horren onurei buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia abenduaren 16an izanen da, 19:30ean, Ollokiko (Esteribar) zuzkidura-eraikinean. Doakoa izanen da eta toki-erakundeei, enpresei eta partikularrei zuzenduta dago.

Saioan, energia-autokontsumoa zer den eta tokiko erakundeentzat, partikularrentzat eta enpresentzat dituen onurak azalduko dira, eta Nafarroako Mendialdean azken hilabeteetan inplementatutako kasu praktikoak azalduko dira.

Hitzaldia energia-gaietan aditua den eta Cederna Garalur Elkartearen aholkularitza-zerbitzuaren arduradun David Gordejuelak emanen du.

Pasa den apirilean onartutako 15/2018 EDk autokontsumo kolektiboa sustatzeko berrikuntza garrantzitsuak jasotzen ditu, bai etxebizitzetarako, bai industrialdeetarako: etxebizitzen artean energia-soberakina partekatzea, autokontsumo berriztagarria, izapideak erraztea, edo zergak kentzea.

Saio hau Cederna Garalur Elkarteak 2019an garatu duen informazio-programaren barnean txertatzen da, energia-autokontsumoaren kontzeptua, aurrezpen ekonomiko eta energetikoari dagokionez dituen onurak eta tokiko energia-iturri berriztagarriak aprobetxatzeko sortzen diren aukerak azaltzeko.

Argibide gehiagorako:

  • David Gordejuela. Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzua. : 669260678. Posta elektronikoa: energia@cederna.es
  • Edurne de Miguel. Cederna Garalur Elkartearen garapen-eragilea Erroibar-Aezkoa-Esteribar eskualdean. : 639905357. Posta elektronikoa: erro-aezkoa@cederna.es
Por | 2019-12-09T13:24:30+00:00 diciembre 9th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du abenduaren 16an Ollokin (Esteribar).